Olatu ikusgarriak egon ziren atzo euskal kostaldean. Zumaia eta Getaria arteko errepidean ehundaka auto eta lagun bildu ziren, Izustarriko puntan eta Planeixan surflari ausartak bertatik bertara ikusteko. www.baleike.comen ikus ditzakezue irudiak.
Surflari ausartak Planeixako olatu ikusgarrian
2007-12-03 12:12
Kostaldeko urrezko kilometroetako bat da surflarientzat. Hasi Orruan (Orroaga), segi Izustarriko puntan eta Planeixaraino, olatu handien paradisua da. Atzorako olatu handiak zeuden iragarrita eta hala gertatu zen. Ehundaka lagun bildu ziren kostaldeko errepidearen bazterren ikuskizunaz gozatzeko. www.baleike.com helbidean ikus ditzakezue irudiak hiru bideotan.