500 familia kalera aterako dira Beasainen
2008-05-26 10:05
Beasaingo herriak eta herritarrek sortutako Alkartasuna Lizeoa ikastola ikastetxe publiko bihurtu zen orain 12 urte, ezinbesteko baldintza batekin: Alkartasuna Lizeoa ikastolaren nortasuna, hezkuntza proiektua eta kokapena mantentzea, garatzea eta indartzea. Hezkuntza Sailak ezinbesteko baldintza hori onartu eta hitzartu egin zuen orduko guraso eta irakasleekin Alkartasuna Lizeoa ikastola ikastetxe publiko bihurtzeko. Baina emandako hitza jan du Hezkuntza Sailak.
2) Gurasoak, Alkartasuna Lizeoaren behar eta egoeraz hitz egiteko, Hezkuntza Sailari ahoz eta idatziz, behin eta berriro, elkartzea eskatu diogun arren (Beasaingo alkateak ere deitu du gure izenean), bilera egitea ukatu egin digute...
3)Eta soka luze horren azken korapiloa etorri da orain: dekretu bat argitaratzeko mehatxua egin digu Hezkuntza Sailak, Alkartasuna Lizeoaren hezkuntza proiektua desagertaraziko duena, batetik, Lizeo Alkartasunaren hezkuntza proeiktuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) osoa (12-16 urte) kendu egingo litzaioke dekretuz Beasaingo gainontzeko ikastetxe publikoekin uztartzeko eta, bestetik, Haur Hezkuntza (HE) eta Lehen Hezkuntza (LH) osoa (2-12 urte) Beasaingo gainontzeko ikastetxe publikoekin uztartzea proposatu du Hezkuntza Sailak.
Egoera horren aurrean Alkartasuna Lizeoko Guraso Elkarteak:
1.- Guraso guztiei egoeraren berri ematea erabaki du batetik, eta, bestetik, Hezkuntza Sailaren asmoen aldeko eta aurkako sinadurak eskatzea.
Gurasoen % 85 Hezkuntza Sailaren asmoen aurka azaldu da.
2.- Alkartasuna Lizeoko Guraso Elkarteak maiatzaren 27an arratsaldeko 18:00etan Beasaingo Institutura joateko deia egin nahi die guraso guztiei (500 familia), bertan elkartuko baitira Hezkuntza Saileko arduradun guztiak Alkartasuna Lizeoaren etorkizunaz hitz egiteko.
ALKARTASUNA LIZEOKO GURASO ELKARTEA
Erantzunak kargatzen...