Bermeoko Udaleko Gazte Planak, Gazteentzako Informazino Zerbitzuak (GIZ) eta Bermesex-ek antolatu dabe Igo Ligatzeko Esamoldeen Lehiaketa. Honen helburua, lagunarteko egoera informaletan euskerazko esamoldeak sustatzea da. Hizkuntzagaz jolastea, piropoak sortuz.
Lehiaketan, edonork hartu leike parte, izan be, lanak epaitzeko orduan maila bi bereiziko dira: 18 urtetik beherakoak eta 18tik gorakoak. Gaia piropoa izango da; hau da, ligatzeko erabili diran edo izan diran esamolde edo piropoak.
Herriko hainbat taberna, denda, ikastetxe eta udal zerbitzutan kutxak jarri dira. Euren ondoan dagozan txarteletan piropoa idatzi eta kutxan sartu baino ez da egin behar. Lehiaketan parte hartzeko beste modu bat bermesex@bermeo.org helbidera piropoa bialtzea da. Esamoldeagaz batera, egilearen datuak (izen-abizenak, adina, telefonoa eta e-posta) jarriko dira.
Piropoak aurkezteko epea maiatzaren 26ra artekoa izango da. Jasotako piropo guztien artean, epaimahaiak sei aukeratuko dauz, hiru maila bakotxeko. Esamolde guztiak Bermeoko Udalaren esku geratuko dira.
Sariak ondoren zehazten diran moduan banatuko dira:
18tik behera: Irabazleari herriko liburu denda batean gastatzeko 50 -ko balea; bigarrenari 30 -koa eta hirugarrenari 20 -koa.
18tik gora: Irabazleari persona birentzako afaria; bigarrenari erlajazino totaleko bonoa herriko SPA batean eta hirugarrenari Txalaparta argitaletxearen Literotura bildumako liburu sorta.
Epaimahaia antolatzaileek aukeratuko dabe eta haren erabagia aldaezina izango da. Epaimahaiak halan ebazten badau, sariak emon barik be geratu leitekez.
Sari banaketa maiatzaren 31n izango da, eguerdiko 12:00etan, Talan izango dan Uda Erotismoz beterik dator jardueraren barruan.
Informazino gehiago GIZen: 94 617 91 58 giz@bermeo.org
Erantzun
Sartu