Hondakinen kudeaketa integralaren inguruan egun dagoen arazoa eta erronka kontuan hartuz, Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta San Markos Mankomunitateak datorren ekainaren 2an Hiri Hondakinen Kudeaketa Ikastaroko VI. edizioari hasiera emango diote.
Aurrez aurreko ikastaro honek 42 orduko iraupena du eta egitarauan ponentziak, bisita tekniko gidatuak, tailerrak, eztabaidak eta mahai-inguruak bezalako ekintzak biltzen ditu.
Ikastaroko klaseak Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioko Donostiako egoitzan izango dira, arratsaldeko ordutegian eta gazteleraz.
Izen-emate epea zabalik dago. Aurten, Gipuzkoa Donostia KUTXAk ikastarora matrikulatzen diren lehenengo 10 ikasle edota langabetuei %50eko bekak eskeintzen die. Bekak mugatuak direnez, izen-emate ordena kontutan izango da.
Informazioa eta izen-ematea:
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
E-mail: jornadas@asmoz.org
Tel: 943212369
Erantzun
Sartu