Teknologia albisteak

Indarkeria-ezari buruzko Foroa eta Topaketak

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Otamendi - Solasaldiak Ekimena
2008-05-23 : 13:05

Indarkeria-ezari buruzko eztabaida eta hausnarketa prozesu bat antolatu dute 15 taldek. Eztabaidarako Foro bat sortu da solasaldiak.org webgunean, gai honekiko interesa duten pertsona eta talde guztiek komentarioak egin eta beraien ekarpenak egin ditzaten.

Ekimena ekainaren 27 eta 28an egingo diren topaketa batzuetan gorpuztuko da eta herritar guztiei zabalik dago.

Solasaldiak: Indarkeria-eza aktiboa, gizartea eraldatzeko eta bakerako bide ekimenean talde hauek hartzen dute parte:

ArtamugarriaK, Bidea Helburu, Demagun, Gernika Gogoratuz, Internacional de Resistentes a la Guerra y Lokarri. Laguntzaile gisara Baketik, Betiko Fundazioa, Centre Delàs d’estudis per la Pau, Euskaria Fundazioa, Fundación Manu Robles-Arangiz Institutua, Iruñeko KEM-MOC, Justicia i Pau de Barcelona, Mayores por la paz, Parte Hartuz.

Orain arte, nor bere aldetik, indarkeria-eza gizarte eraldaketa eta bakerako bide bezala jorratzen aritu gara.

Aurkezten dugun ekimena bi une edo zatitan garatuko den hausnarketa eta eztabaida prozesu bat da:

  1. Gaurtik hasita eta ekaina erdirarte “Gure Gatzaren Ibilaldia” dokumentua oinarri hartuta egingo da hasunarketa hori. Gandhik egindako Gatzaren Ibilaldia hartu dugu agiri honen goiburutzat. Eztabaidarako Foro bat sortu da www.solasaldiak.org webgunean, gai honekiko interesa duten pertsona eta talde guztiek komentarioak egin eta beraien ekarpenak egin ditzaten. Ekainaren 27 eta 28an Victoria Eugeniako topaketetan ekarpen guzti hauekin osatu nahi den agiria onartuko da.
  2. Bestalde, Ekainaren 27 eta 28an Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan Solasaldiak egingo dira. Gai hauei buruzko eztabaida, hitzaldi eta hausnarketak egingo dira: Indarkeria-eza aktiboak gaur egungo munduan duen gaurkotasuna. Hizlaria: Mairead Corrigan Maguire, Bakearen Nobel Sariduna, Bakearen Aldeko Emakumeen mugimenduen sortzailea eta Palestina zein Irakeko gatazken konponbiean aktiboki inplikatua dagoena. Beste hitzaldien izenburuak honakoak dira: 18/98 sumarioaren sententziak ekarri duen indarkeria-eza eta desobedientzia zibila kriminalizatzea, herritarren eta gizarte mugimenduen partaidetza eta indarkeria-eza Euskal gatazkaren konponbiderako estrategia bideragarria.

Gure asmoa gaurko Euskal Herrian Indarkeria-ezari buruzko eztabaida ireki, positibo eta zintzoa sustatzea da, prozesu honen amaieran agiri bat onartu eta etorkizunean elkarrekin aritzeko irizpideak zehazteko.

Beste taldeak eta herritarrak eztabaida eta hausnarketa prozesu honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Indarkeria-ezak denon partaidetza eta sustengua behar du, talde eta pertsona guztiena. Horretarako www.solasaldiak.org Foroan ekarpenak egitera gonbidatu nahi ditugu guztiak.

Erantzun

Sartu