Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ibarretxeren galdeketarako bi galderak

Sustatu
2008-05-28 13:05

Hauek dira galderok, Ibarretxe lehendakariak testualki irakurri dituen bezala:

  1. Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?
  2. Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?

Ekainaren amaieran lege proiektu bidez onartu beharko du hau Eusko Legebiltzarrak, eta onartzekotan, urriaren 25ean izango omen da galdeketa EAEn.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu