Teknologia albisteak

Itoiz taldea iparraldeko kolegioetan

Erabiltzailearen aurpegia
texa
2008-05-30 : 09:05

"Jazz'in collège" topaketakari, aurten ipar Euskal Herriko eta Landesetako 10 kolegiotako koralek ITOIZ musika talde ohiaren 11 kantuz osatutako bi kontzertu emanen dituzte, ekainaren 6an Donibane Garazin eta 17an Miarritzen. Orotara 370 ikaslek parte hartuko dute. Kontzertu horietan 6 musikarik lagunduko dituzte ikasleak eta Juan Carlos Perez bera hor izanen da.

Egitasmoaren helburuak ondoko hauek dira:

  • Euskara ez dakiten 11 eta 15 urte arteko gazteek lehen kontakto bat izan dezaten hizkuntzarekin kantuaren bidez.
  • Bizi den kultura baten, ondare baten eta Euskal Herri mailan famatua eta biltzaile izan den talde mitiko baten ezagutza egin.
  • Musikari profesional batzuekin lan egin kontzertuak zuzenean emanez eta herriko bizi kulturalean parte hartu.
  • Hezkuntza sare ezberdinen (pribatu + publiko) arteko elgarretaratzea bultzatu. Kostaldeko eta barnekaldeko gazteak bildu.
  • Juan Carlos Perezen ezagutza egin. Mugaz bi aldeetako harremanak indartu : Lekarozko (Baztan) kolegiokoek parte hartuko dute ere, 3 azken kantuak emanez, Donibane Garaziko kontzertuan.
  • Ikastetxearen baitan, ikasgaien arteko loturak azkartu : euskara eta musika. – Material pedagogiko bat sortu : kantu liburuxka itzulpenekin, disko konpakto instrumental bat, bi ahotsetan moldatutako partizioak.

Gainera, EKEren laguntzarekin, blog bat sortu da proiektu eder horren inguruan . Hortan atzeman ditzakezue xehetasun gehiago egitasmoari buruz, eta ikastetxeei buruz.

Erantzun

Sartu