Euskara ez sexista erabil ezank!
"Hitanoaren erabilpen desegokia saiheste aldera, aukera aitzindari bat aipatu ahal dugu: femeninoa era maskulinoaren atzizkiak elkartzea", proposatzen du Emakunderen liburu berriak, Euskararen Erabilera Ez Sexista delakoak (sarean dago eskuragarri). Adibidez, "Bestela, amaitu ondoren jasoko dunk fruiturik lehorrena".
Antton Olariagaren Zakilixut tira eta ETB1eko Wazemank zena aipatzen ditu gidaliburuak. Baina, errealismoz, gehitzen du: "Estrategia horren erabilpena murritza da; denborak esango du zein hedapen lortzen duen". Horrez gain, hitanoaren erabilpen nagusiki maskulinoaz dokumentatua dago liburua: animaliei horrela egin zaiela, edo nork bere buruari, emakumeen kasuan ere, maskulinoz egin izan dela. Horretaz argitaratu diren iritzi batzuk ageri dira liburuan, eta gehiago ikertu daitekeela azpimarratzen da.
Berria egunkariak aipatu du kontua gaur artikulu batean, eta blogosferan ere ikusi dugu aipurik.
Gidaliburua sarean dago eskuragarri, PDF eran. Amelia Barquinek idatzitako lana. Duela 20 urte ere argitaratu zuen Emakundek hizkuntza ez-sexista sustatzeko beste gidaliburu bat (PDF), eta hura ere sarean dago.
Erantzunak kargatzen...