Genetikari talde batek gizaki modernoak munduan zehar izan zuen barreiadura aztertu du datu genetikoak erabiliz. Azterketan euskaldunak eta gure ahaideen arteko loturak ere azaldu dituzte.
Oxford, Cork eta Cornell unibertsitateetako hiru ikerlarik egin dute lana, Garrett Hellenthal, Adam Auton eta, Daniel Falushek. Eta Plos Genetics aldizkarian argitaratu dute: Inferring Human Colonization History Using a Copying Model. Plos Genetics aldizkari akademiko irekia da, Interneten oinarritua, eta Creative Commons lizentzia batekin banatzen dute edukia.
Gaur egungo populazioen ondare genetikoa aztertuz, gene komunak zein talderen artean partekatzen diren, eta arbasoen lerroak nondik nora doazen inferitu daiteke. Era horretako ikerketa da hau, eta sorpresa nagusia eman omen du, Ameriketako kolonizazioa bi uhinetan gertatu zela.
EuskalNatura webguneak laburtu du edukia euskaraz. Eta bideo bat ere aurkitu du, egileek egina, non euskaldunen posizioa ere agertzen den, migrazio horien erdian.
Erantzun
Sartu