Sustatu logoa Teknologia albisteak

Interneten ustez terrorismoa goratzeagatik atxilotua Ordizian

Sustatu
2008-05-28 13:05

Goardia Zibilak Ordiziako bizilagun bat atxilotu du gaur goizean, ustez "Internet bidez terrorismoaren apologia" egiteagatik.

Atxilotuaren izenaren inizialak X.R.T. direla diote albisteek. 31 edo 32 urte, bi adinak ikusi ditugu hortik.

Vasco Press agentzia iturritzat hartuz, La Vanguardiak dio Cap Breton-en ETAk hil zituen bi goardia zibilen kasuaren ondoren, ETA goraipatzeko mezuak utzi zituela pertsona horrek iazko abenduaren 1ean.

Berriak aipatzen du atzo Sevillan beste pertsona bat atxilotu zuela antzeko akusizoekin Goardia Zibilak. Kasu horri buruz informazio gehiago aurkitu dugu El Ideal egunkariaren webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu