Teknologia albisteak

Google Earth nabigatzailearen bidez, benetan ikusgarria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-05-29 : 11:05

Googlek iragarritako tresna berriak ikaragarrizko indarra dauka: Google Earth nabigatzailean ikuskatzeko aukera. Windows-en bakarrik dabil, eta plug-in bat instalatu behar da, baina merezi du, eta ez baduzu Windows, zoaz Win duen baten ondora ikustera.

Plug-in-a hemen instalatu dezakezu. Esan bezala, bakarrik Windows-erako, eta nabigatzaile hauetan oraingoz, Firefox 2 edo hobea, Internet Explorer 6 edo 7.

Linux eta Mac OS sistemeterako abuzturako egongo omen da, Googlek iragarri duenez.

Tresnaren indarra ikusteko, hemen adibide bat, funtzio guztiak dokumentatzen dituena.

Eta beste hau, esnedunaren kamioia. Teleport jartzen duen lekuan, idatzi Zurriola 10, Donostia adibidez, eta autoa Donostiako Moneoren kubo paretik gidatu ahal izango duzu. Bilbora joanez gero, Guggengheim ez dago altxatuta, baina Isozakiren dorreak eta San Mames bai.

Erantsitako irudian, Donostiako adibide hori.

Erantzun

Sartu