Teknologia albisteak

"Interpretearen Eskuliburua" argitaratu du IVAPek

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko Oregi - Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala, IVAP
2008-05-21 : 17:05

Datorren ostiralean, maiatzaren 23an, eguerdiko 12:30etan aurkeztuko da Lakuako Areto Nagusian IVAPeko Juanjo Pagola eta Joseba Urkia interpreteek idatzitako "Interpretearen Eskuliburua". Bi lankideek azken hamabost urteetan euskararen eta gaztelaniaren arteko interpretazio-arloan egindako lana oinarri hartuta idatzi dute liburu interesgarri eta argigarria.

Bertan, interprete-lanaren zer-nolakoak eta euskal interpretazioaren arazoak azaltzen dituzte, 13 ataletan banatuta. Besteak beste, interpretazio-motak, interpreteen prestakuntza, hizkuntzen tipologiagatik sortzen diren arazoak eta interpretatzeko prozesua bera aztertzen dira.

Administrazioko euskararen erabileraren zenbait alderdi ere ikutzen dute egileek liburu honetan, hala nola elebitasun ofizialaren mugak, euskaraz egiteko zailtasunak, epaitegietan euskatrari ematen zaion tratamendua, eta abar.

Erantzun

Sartu