Teknologia albisteak

Plone instalazio tailerra Amorebietan

Erabiltzailearen aurpegia
Jabier Santamaria - www.amorebieta-etxano.net
2008-05-20 : 13:05

Plone moduko CMS potente bat nola instalatu eta di-da batean web orri bat nola sortu ikasi nahi duzu? Datorren maiatzaren 26, arratsaldeko 18:30ean, Amorebietako Zelaieta zentroan (non dago?,) Plone instalatzeko tailer txiki bat antolatu dugu.

Plone aukera anitzeko CMS edo eduki kudeatzaile bat da, gure ustez ezagunagoak diren Joomla edo Drupal baino urrats bat haruntzago joaten dena. Gaur egun gure inguruko hainbat web orrialdetan erabiltzen da: goiena.net, Amorebieta-Etxanoko Udala, Mondragon Unibertsitatea, Makina Errimentaren Institutua.

Tailer honen emailea Mikel Larreategi izango da, Plone aditua, zope-es banaketa zerrendan eta Plone-es komunitatean ikus daiteke bezala.

Non: Zelaieta zentroa. Amorebieta-Etxano

Noiz: Maiatzaren 26an, 18:30ean

Hizkuntza: Euskaraz

Tailerraren edukia:

  1. Plone 3.0.6 oinarrizko instalatu, Windows eta FreeBSD sistema eragileetan.
  2. Aurretik diseinatutako skin-template desberdin batzuk aktibatu.
  3. Eleaniztasuna bermatzeko Linguaplone eta Plonelanguagetool konfiguratu.
  4. Portadan hasierako logoa aldatu edo argazki-errota kargatu.
  5. Edukiak antolatzeko erlaitza definitu.
  6. Ohiko edukiak nola sor eta edita daitezke azaldu.

Ekarri beharrekoa: Eskuko ordenagailua, Wifi konexioduna, Linux edo Windows sistema eragileekin.

Tailerrean parte hartzeko bidali eposta bat... jabier.santamariaA-BILDUAgmail.com

Erantzun

Sartu