Sustatu logoa Teknologia albisteak

Borroka antiterrorista: Interneteko ohar mingarriengatik, Entzutegi Nazionalera

Luistxo Fernadez - Eibar.org
2008-05-29 10:05

Irakurtzekoa da Vocentoko egunkarietan argitaratutakoa.

Literalki, atal batzuk:

  • Según mandos de la lucha antiterrorista, durante los barridos por las webs se han encontrado centenares de comentarios que podrían constituir ilícitos penales, aunque hasta ahora sólo se están investigando los más sangrantes: notas ofensivas en foros de apoyo a las víctimas, manifestaciones de extrema dureza o comentarios vejatorios reiterativos.
  • X.R.T. había distribuido fotografías de actos de la izquierda abertzale en los que se quemaban imágenes de la enseña nacional.

Ikur nazional hori Espainiako bandera gorri-horia izango dela pentsatzen dut. Espainiako bandera erretzea delitu izateaz gain, erreketa horren irudiak banatzea ere bai? Hedabide guztietan argitaratu ziren irudi haiek, katalan batzuek banderak erre zituztenekoak. Baina adi, hori egin eta Ordiziakoa bazara, Entzutegi Nazionalera eramango zaituzte, Goardia Zibilen ziegetatik igaro ondoren.

Horrez gain, atzo Ordizian atxilotutako gizonari buruz ez dakigu izenik edo zehaztapenik. Inizialak eta adina, eta Ordiziako kale batean egin zutela atzo miaketa. Zer non esan duen edo ze irudi erakutsi dituen sarean, ez da inon argitaratu, nik ikusi dudanagatik behintzat.

Guardia Zibilak bere postontzi batean jasotakoetatik abiatu omen dira ikerketa hauek. Baina atxiloketetarako, Entzutegi Nazioanalaren fiskaltzarekin bat egin dute.

Sevillan atxilotu zuten beste pertsonari buruz, toki batzuetan bere izena eta historiala argitaratu da, baina zer esan edo egin duen duen non, ez. Pertsona hori bihar ostirala galdekatuko omen du Entzutegi Nazionalean Pablo Ruz epaileak. Ordiziakoa noiz joan den epailearengana ez dakigu, eta prentsan ez dut aurkitu ea inkomunikatuta dagoen ere.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu