Teknologia albisteak

Praktika onak: enpresa aurreratuek euskaraz (ere) jarduten dute

Erabiltzailearen aurpegia
BIKAIN, Idazkaritza Teknikoa - Euskalit eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
2008-11-14 : 08:11

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalitek mintegi bat antolatu dute azaroaren 18rako, Zamudioko Parke Teknologikoan. Izenburua hauxe da: "Praktika onak: enpresa aurreratuek euskaraz (ere) jarduten dute" Bereziki bezeroari zuzenduta dauden hiru euskal enpresa handik (Eroskik, Euskaltelek eta Kutxak) beren praktika onen berri emango dute, hizkuntza-kudeaketari dagokionez.

Ekimen hau Euskalitek urtero antolatu ohi duen Kalitatearen eta Bikaintasunaren XIV. Europar Astearen barruan da.

Mintegi honen bitartez EFQMko erremintak eta euskara nola uztartu izan diren azalduko da, besteak beste. Halaber, parte hartuko duten hiru enpresak ─Eroski, Euskaltel eta Kutxa─ bezeroari zuzendutako enpresak direnez gero, beren bezeroen hizkuntza-aukera bermatzeko bideratu izan dituzten zenbait praktika onen berri emango da. Egitarauaren berri izateko, ikus honi atxikita doan agiria

Esan bezala mintegia azaroaren 18an izango da Zamudioko Parke Teknologikoan.

Izen-ematea doan da eta orri honetan egin daiteke.

Noiz-Non

  • Non: Zamudioko Parke Teknologikoko Areto Nagusian
  • Eguna: azaroak 18, asteartea
  • Ordua: 9:30-13:00
  • Nori zuzendua: gaiarekiko interesa duten enpresa-arduradunak nahiz langileak, Bikain ebaluatzaileak, euskara-plana duten enpresetako koordinatzaileak, euskara-teknikariak
  • Hizkuntza: saioak euskaraz izango dira.

PRAKTIKA ONAK: ENPRESA AURRERATUEK EUSKARAZ ERE DIHARDUTE

9:30-9:40.- Agurra eta aurkezpenak. Hizlaria: Erramun Osa, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako zuzendaria

9:40-9:55.- EFQMtik BIKAINera: enpresako kudeaketa-erremintak, euskararen lagungarri. Hizlaria: Galder Lasuen, Euskalit-eko Prestakuntza arduraduna

9:55-10:15.- Bikain 2008: emaitza nagusien iruzkina. Hizlaria: M. Ixabel Ezponda, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikaria

PRAKTIKA ONAK

10:15- 10:45.- Eroski. Hizlaria: Leire Barañano, Idazkaritza Orokorreko zuzendaria

10:45-11:15.- Kafea

11:15-11:45.- Euskaltel. Hizlariak: Aitziber Latxaga, antolakuntza eta kalitateko teknikaria, eta Maia Etxebarria, Elhuyarko teknikaria

11:45-12:15.- Kutxa. Hizlaria: Mikel Irizar, Hizkuntza Plangintza eta Barne Komunikazioaren arduraduna

12:15 -12:45.- Mahai ingurua. Moderatzailea: Erramun Osa.

12:45-13:00.- Agurra eta Bikainen hurrengo pausoen berri eman.

Erantzun

Sartu