Teknologia albisteak
4

Berdintasunerako Defentsoriari erantzunez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.com
2008-11-13 : 10:11

Berdintasunerako Defentsoria Erakundetik salaketa jaso du Gerediaga Elkarteak, Durangoko Azokaren antolatzaile den aldetik, 43. edizioa iragartzeko kartelak emakumeak diskriminatzen dituela arrazoituz. Hona hemen Gerediaga Elkarteak adierazten duena (Durangoko Azokaren webgunean ere argitaratu da ohar hau).

Harriduraz hartu dugu salaketa hori publiko egiteko erabili duten prozedura. Defentsoriatik salaketa idatziz jaso eta Gerediaga Elkarteak alegazioak aurkezteko izan duen epea amaitu orduko, hau da, prozedura administratiboa irekia izan den bitartean, zabaldu du publikoki Berdintasunerako Defentsoriak salaketa.

Egiten den salaketaren gainean hau da adierazi nahi duguna:

  • “Kartelean txapelaren irudi tradizionala erakusten dela” aipatzen da, “argi eta garbi gizonarekin lotutako jantzi-osagaia” dela azpimarratuz. Gerediaga Elkartea ez da txapelaren generoaren eztabaidan sartuko. Baina, baieztapena ez datorrela bat errealitatearekin uste du. Adibideak asko dira erakutsiz txapela emakumezkoek zein gizonezkoek osagarri estetiko lez erabili izan dutela.
  • Karteleko betaurrekoengatik ez da ezer aipatzen salaketan. Eta argitu behar dugu, nesken modelotzat katalogatuta daudela. Hala ere, ez da Gerediaga Elkartea inor neskek edota gizonek erabili dezaketen esateko.
  • Salaketan sarri aipatzen den leloa edo esaldia ez da Gerediagak ipinitakoa, autoreak emandakoa baino kartela lehiaketara aurkezteko. Izenburu hori H.G. Wells-en eleberrian oinarrituta dagoen arren, ez da Durangoko Azokaren leloa, eta ez da kartelean agertzen. Kartela aukeratzeko ere ez da erabakiorra izan. Lehiaketetan ohikoa izaten da lana identifikatzeko leloa edo esaldia eskatzea.

Gerediaga Elkartea beti izan da adierazpen askatasunaren alde eta beti babestu ditu autore eskubideak. Gerediaga Elkarteak Azokako ateak zabal zabalik izan ditu beti eta orain ere baditu, emakumeak, gizonezkoak, euskaldunak, kanpotarrak, euskaltzaleak edota interesa duen edonor euskal kulturaren egutegiko topaketa nagusian hartzeko.

Abenduaren 5etik 8ra egingo den 43. Euskal Liburu eta Disko Azoka ahalik eta erakargarriena egiten lan egin du Gerediaga Elkarteak orain arte eta horretan jarraituko dugu. Ez dugu gai honekin eztabaidarik piztu gura. Herri honetako emakume eta gizonen sen onaren esku uzten dugu kartelari buruz bakoitzak izan dezakeen iritzia. Gerediaga Elkarteak, azkenik, a genero, arraza, erlijio, ideia edo beste arrazoiren bategatik diskriminazioarik jasan dutenei elkartasuna adierazten die.

Erantzunak

Sustatu
2008-11-13 : 10:41

Durangoko Udaleko Berdintasunerako alorrak bi gutun bidali dizkio Gerediaga elkarteari, El Correok dioenez. Batean kartela erretiratzeko eskatzen diote, bestean lehiaketetan berdintasunaren printzipioak errespetatzeko.


Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen eskaeraren jatorrian, pertsona batek egindako salaketa partikularra dago.


Lutz Long
2008-11-13 : 11:37

Erotzen ari gara, baina guztiz guztiz. Ridikulo txatxueneraino iristeko moduan gabiltza. Txapel bat agertu dela-eta Jaurlaritza eta Udala aztoratuta, eta laster igual Nazio Batuak ere tartean sartuko da.

Baina konturatzen al gara noraino iristen ari garen? Ez al da gogoeta serio bat egiteko garaia?

Mesedez...
2008-11-14 : 01:04

«38 emakumezkok eta 37 gizonezkok osatzen dute Legebiltzarra. Zer ekarri du emakumeak politikara?



Bere baloreak ekarri ditu bereziki. Gizonaren aldean, emakumeok bizitza antolatzeko ikuspegi ezberdinak ditugu. Taldeak osatzeko edota akordioak lortzeko protagonismoa banatzen dugu. Arazoak konpontzerakoan zenbat eragile ari garen kontuan hartzen dugu. Alegia, guztion ekarpenak jasotzen baditugu soluzioa hobeagoa da, helburua guztion protagonismoa eta soluzioa lortzea da...» (Izaskun Bilbao, Legebiltzarreko lehendakaria, Argia aldizkaria, 2008-11-09koa)



Niri, aurreko hori irakurrita, tonto aurpegia gelditu zait. Gizonezkoak ez ditu oso toki onean jartzen, ezta?. Pentsa, «emakumeok» jartzen duen tokian «gizonezkoak» esan izan balu… Ez al zen berdintasuna helburu? Egia da, gauzak bere onetik ateratzen ari gara.





martix
2008-11-14 : 11:24

Erantzun

Sartu