Teknologia albisteak

Internet Zuretzat jardunaldiak herriz herri abenduan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-11-18 : 13:11

Internet Zuretzat jardunaldiak Eusko Jaurlaritzak antolatu ditu, eta herriz herri egingo dira, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat ikastetxetan. Araban eta Gipuzkoan, abenduaren 1etik 4ra; eta Bizkaian abenduaren 15etik 18ra. Interneten aukerak helduei azaltzea da helburua.

Internet Zuretzat ekimenaren muina bi orduko bi jardunaldi izango dira, hainbat lekutan. Ekimenaren astean (Gipuzkoan eta Araban lehenago, geroago Bizkaian), astelehenetan eta asteazkenetan, 25 eta 55 urte bitartekoentzat izango dira bi jardunaldiak, 17.00etatik aurrera. Astearteetan eta ostegunetan, 55 urtetik gorakoentzako bi saioak, ordu berean.

Antolakuntzak honela aurkezten du zer ikasiko duten partehartzaileek.

  • Informazioa bilatzen...
  • Web orrietako edukiak jaisten eta argitaratzen.
  • Mezuak bidaltzen eta hartzen, posta elektronikoaren eta mezularitzaren bidez.
  • Erreferentziazko web orriak aurkitzen (bankuetakoak, Administraziokoak, hezkuntza-edukiak dituztenak,...).

"Hitz batean, informazio-teknologia berrien abantailez gozatzea nolako erraza den egiaztatuko duzu", diote Internet Zuretzat webgunean.

Erantzun

Sartu