Teknologia albisteak

Gutxiengo hizkuntzen erabilera sustatzeko gazterian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-11-17 : 08:11

Leizaola Elkargoak antolatuta, Gutxiengo Hizkuntzen Erabilera Gazterian Sustatzeko Gauzatutako Eskarmentu Arrakastatsu eta Praktika Egokien Biltzarra egingo da Bilbon, azaroaren 20an eta 21ean, Euskalduna jauregian.

Hala aurkezten dute biltzarra antolatzaileek: "Biltzar honetan gutxiengo hizkuntzen erabilera gazteriaren artean areagotzeko landu diren eskarmentu arrakastatsuak aurkeztuko dira. Ez gara teoria korapilatsuetan nahasiko, baizik eta praktikotasun osozko ikuspegiarekin, Europako beste herrialde eta gure aldameneko hainbat lurraldeetan gutxiengo hizkuntzak gazteen artean sustatzeko arrakasta osoz sustatu dituzten egitasmo eta ekintzak aurkeztuko dira. Plazaratutako praktika arrakastatsuak oinarritzat harturik, gazteei eguneroko bizitzan euskara erabiltzera anima diezaiekeen hainbat proposamen jasoko dira landuko den dekalogoan, ondoren gure elkarte eta erakundeetan garatu ditzazkegunak."

Erantzun

Sartu