Teknologia albisteak

ForoKoop jardunaldia: generoen berdintasuna kooperatibetan

Erabiltzailearen aurpegia
EuskoSare - ForoKoop
2008-11-19 : 08:11

ForoKoop, eztabaida kooperatiboaren foroa, aurreko urtean jarri zen martxan eta honen urteurrena ostegun honetan, Azaroak 20, ospatuko da Bilboko Euskalduna Jauregian. Gaia generoen berdintasuna kooperatibetan izango da.

Jardunaldia genero berdintasuna kooperatibetan gaiaren inguruan izango da. Honetarako, ForoKoopek gonbidatu ugariren ekarpenak jasoko ditu. Hauetan sozio-juridiko analisia eta bizipen praktikoak tratatuko dira, beste batzuren artean lan eta familiaren arteko balantzea eta emakumeen presentzia zuzendari postuetan.

ForoKoopek interesatuta dagoen orori zabaldu nahi die jardunaldian parte hartzeko doaneko gonbidapena.

Informazio gehiago jaso edo/eta inskribatzeko, sartu honako orrialdean.

ForoKoop 2007 urtean sortu zen Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak bultzatuta, EuskoSareren laguntzarekin. Lehenengo bi erakundeek behar bat somatu zuten gai kooperatiben eztabaidaren inguruan.

ForoKoopek bere lehen jardunaldia ospatu zuen aurreko urtean, berdintasun legearen inguruan. Hau bigarren jardunaldia izango da.

Erantzun

Sartu