Sustatu logoa Teknologia albisteak

Itzultzaile berriak Gencat webgunean

Kataluniako Generalitateak itzulpen automatikorako duen webguneak hizkuntza-bikote berriak ipini ditu erabiltzaileen esku Opentrad partzuergoak garatutako kode irekiko Apertium teknologia usatuta

Aranera, Aran haranean mintzo den okzitanieraren aldaera ofiziala da Katalunian. Horrek ondorio praktikoak ditu eta horien artean Generalitatek hiritarrei eskaintzen dien itzulpen automatikoko webgunean hizkuntza horretarako baliabideak integratu izana. Joan den astean publiko jarri ziren aranera-katalana, aranera-gaztelania, okzitanera-katalana eta okzitaniera-gaztelania.

Sistemaren garatzaile nagusiak Alacanteko unibertsitateko bi enpresa izan dira Taller Digital eta Prompsit Language Engeniering. Unibertsitate horrek berak eta Pompeu Fabra unibertsitateak garatutako baliabide linguistikoak ere erabili dira.

Lana ez da noranahikoa izan. Okzitanierak ez du aldaera estandar onarturik eta horrek arazoak sortzen ditu ingeniaritza linguistikoko baliabideak garatu nahi direnean. Aranera okzitanieraren aldaeretako bat da, gaskoiaren, zein okzitanieraren dialekto nagusienetako bat den, aldaeretako bat da hain justu. Bestetik, itzultzaile automatikoan okzitaniera moduan izendatutako hizkuntza-moldea berariaz garatutako estandar bat izan da. Estandar hori definitzeko jatorri dialektal desberdineko aditu-talde baten laguntza izan dute garatzaileak. Okzitaniera estandarrak languedocera du oinarrian. Ikustear dago okzitaniera estandar horrek lortzen duen onarpen-maila, baina dudarik ez dago arrakastarik izango balu, lagungarria izango litzatekeela okzitaniera teknologia berrien trena eroso hartzeko eta hizkuntza beraren iraupenerako.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu