Apertium-eu-es: Euskaratik espainerarako itzulpen automatiko librea
Sarean dago jada apertium-eu-es, euskaratik espainierarako Apertium plataforman oinarritutako itzultzaile automatiko librearen lehenengo bertsioa: erdaratu.eu webgunean probatu daiteke.
Sarean dago jada apertium-eu-es, euskaratik espainierarako Apertium plataforman oinarritutako itzultzaile automatiko librearen lehenengo bertsioa: erdaratu.eu webgunean probatu daiteke.
Apertium-eu-es itzulpen automatiko proiektu handiago baten parte da: Apertium (www.apertium.org ) izeneko proiektuaren parte, hain zuzen. Apertium proiektuak, hizkuntza batetik bestera testuak itzultzeko softwarea garatzen du.
Azken hilabeteetan, Mireia Ginest� aritu da Apertium-eu-es garatzen, Alacanteko Unibertsitateak, eta, batez ere, Prompsit Language Engineering (www.prompsit.com) enpresak finantzatuta. Prompsit-eko Sergio Ortizek eta Francis Tyersek eta Alacanteko Unibertsitateko Mikel Forcadak lagundu diote. Une honetan, apertium-eu-es itzulpen automatikoak gutxi gora behera 6.000 hitz eta 250 gramatika-arau dauzka. Hiztegiaren zati handi bat beste proiektu libre batetik hartua da, Matxin espainiera-euskara itzultzaile-prototipotik. Erregela guztiak Apertiumen idatzi dira.
Apertium-eu-es testu baten esanahi orokorrari buruzko ideia bat egiteko balio dezake (baldin eta sistemak hitz ezezagun gehiegi aurkitzen ez badu testuan).
Horregatik, erabilgarria izan daiteke:
(a) euskara ikasten ari diren pertsonentzat, testuari zertaz ari den antzemateko, zehazki aztertu baino lehen;
(b) euskaraz ez dakitenentzat, nahi izanez gero euskarazko komunikabideen albisteak ulertu ahal izateko.
Apertium proiektua irekia izanez (Apertium-en garatzen den software guztia GPL lizentzia librea du), era askotan lagundu dezakezue Apertium-eu-es hobetzeko. Honaino egindako aurrerapenei buruzko iruzkinak egin diezazkigukezue. Bertsio berriak probatzen lagun diezagukezue. Hiztegietan hitzak sar ditzakezue, eta gramatika-erregelak sortzen lagundu, irteeran hitz-ordena zuzenagoa lortzeko.
Harremanetan jartzeko, Mikel Forcadari (mlf abildua ua.es) idatzi besterik ez dago.
Erantzunak kargatzen...