Teknologia albisteak
7

Mikronarrazioen lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Marta - Eusko Ikaskuntza
2008-11-13 : 10:11

Mundu osoko idazlei zuzendutako lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek kontakizun bat idatzi beharko dute euskal gaiez euskaraz, gaztelaniaz, fantsesez edo ingelesez. Gehiengoz 300 hitz izan daitezke. Lanik hoberena 500 euroko saria jasoko du.

Oinarriak:
Lehiaketa honetan edozein naziotako idazleek parte hartu ahal izango dute.

1.Obrek euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez idatziak izan behar dute.

2.Obra horiek argitarababeak eta aurreko edozein lehiaketatan saritu gabeak izango dira eta ez dira beste edozein lehiaketatako epaiaren zain izango.

3.Kopurua ez da mugatzen. Obra bat baino gehiago aurkez daiteke, nahiz eta kasu bakoitzean izengoiti desberdina erabili behar.

4.Obrek euskal gaiez, euskaldunez edo Euskal Herriaz jardun behar dute.

5.Obra bakoitzak gehienez 300 hitz izango ditu.

6.Obrak posta elektronikoaren bidez aurkeztuko dira helbide honetan: mikronarrazioa@euskosare.org

7.Lehiakideek Word-eko bi dokumentu bidali beharko dituzte. Lehenengoak izengoitia, obraren izenburua eta obra bera edukiko ditu. Bigarrenak izengoitia, idazlearen izena eta abizenak, nazionalitatea, nortasun agiri nazionala (edo antzeko dokumentua) eta harremanetarako telefono bat eta helbide elektroniko bat edukiko ditu.

8.Obrak onartzeko epea 2008ko azaroaren 30a 00:00etan amaituko da (Donostiako ordua). Obrak jasotzerakoan eta onartzerakoan arazoak ekiditearren, onartzeko epea ixteko ordutsuan ez bidaltzea gomendatzen da.

9.Eusko Ikaskuntzak izendatuko du adituen epaimahaia erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean; epaimahai horrek, edonola ere, ez du ez egileen izenik ezta izengoitirik ezagutuko.

10.Epaimahaiaren epaia, apelaezina izango dena, EuskoSareko webgunean argitaratuko da (www.euskosare.org) 2008ko abenduaren 15a.

11.Oinarri hauetan ezarritako datei dagokienez, aurkezturiko obren kopurua espero dena baino handiago izatera, atzerapena izan liteke. Horren helburua: epaimahaiak epaia emateko denbora nahikoa izatea.

12. 500 euroko sari bat emango zaio irabazle gertatuko den mikronarrazioari. Epaimahaiak egoki iritziko dien ohorezko aipamenak eman ditzake.

13.Saria eman gabe gera daiteke, baldin eta, epaimahiaren irizpidearen arabera, ezein obrak beharrezko merezimenduak izango ez balitu. Era berean, epaimahaiak sor litekeen bere eskumeneko edozein arazo erabakitzeko ahalmena izango du, arazo hori oinarrietan aurreikusia ez bada.

14.Eusko Ikaskuntzak aurkezturiko obrak bere esku izango ditu eta, egilea aipatuz betiere, bere webgunean edo beste komunikabide edo euskarrietan argitaratu ahal izango ditu. Egileek beren eskubideak lagatzen dizkiote Eusko Ikaskuntzari.

15.Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek eta epaimahaiaren epaia erabat onartzea dakar berekin.

Erantzunak

Paco Montesdeoca
2008-11-13 : 17:03



> 8.Obrak onartzeko epea 2008ko azaroaren 30a 00:00etan amaituko da (Donostiako ordua). Obrak jasotzerakoan eta onartzerakoan arazoak ekiditearren, onartzeko epea ixteko ordutsuan ez bidaltzea gomendatzen da.



>>>>Donostiako ordua? hori zer dago Greenwicketik ekialde edo mendebaldera?

Bernardo Openoffice
2008-11-13 : 18:19



> 7.Lehiakideek Word-eko bi dokumentu bidali beharko dituzte.



Eta nik ezin al dut parte hartu?

iker
2008-11-14 : 11:51

Benetan, .doc izan behar du ala berdin dio openoffice-an idazteak? .odt formatuan alegia?



ERANTZUNAREN ZAI GERATZEN NAIZ



milesker

jakue
2008-11-14 : 13:46

Nik ere zenbait galdera ditut:



> 7.Lehiakideek Word-eko bi dokumentu bidali beharko dituzte.



Galdera: .odt dokumentuak bidal daitezke?



> 1.Obrek euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez idatziak izan behar dute.



Galdera: Errusieraz idatziak izan daitezke?



> 2.Obra horiek argitarababeak [...] izango dira



Galdera: Argitaratuak izan daitezke?



> 5.Obra bakoitzak gehienez 300 hitz izango ditu.



Galdera: 400 hitzeko obra bidal dezaket?



> 6.Obrak posta elektronikoaren bidez aurkeztuko dira helbide honetan: mikronarrazioa@euskosare.org



Galdera: Posta arruntez aurkeztu daitezke?



Tira, txantxetan ari naiz, jakina. Neu ere software librearen aldekoa naiz, eta ulertzen dut Bernardo eta Ikerren haserrea. Badakit, gainera, haien galderak ez direla galdera hutsak, kontzientzia-pizgarriak baizik, horrelako lehiaketak-eta antolatzen dituztenek, oinarriak idazterakoan, aurrerantzean xehetasun horiek kontuan har ditzaten. Hala ere, gogoratu OpenOffice.org-ek dokumentuak .doc gisa gordetzeko aukera ematen duela.

oier u.
2008-11-14 : 17:54

Galdera zera da: Panbinboa nahi duzula badiozu, binbo markakoa nahi duzula diozu? Eta Kokakola?



Word diotenean, zehazki zer ari dira esaten? Testu dokumentu bat? Ala .doc bat?



Nik uste dut word hitza askok modu orokor batean erabiltzen dutela...



Kontuz ibili beharko gara, eta gauzak diren moduan izendatu.

joseba
2008-11-14 : 18:55

tira, sustatu-n sortu den polemikatxo honekin mikronarrazio kuriosoa atera zaizue/gu, ala ?



testu dokumentu gisa lehiaketara aurkeztuko bagenu ?

egile bat baino gehiago dituela, horixe oinarrietan argitzen ez den bestea...

jakue
2008-11-14 : 19:07

Oso interesgarria da diozuna, Oier: egia da "word dokumentu" terminoa zuk aipatu dituzun beste horien multzo pribilegiatuan sartu dela, ia oharkabean. "Panbinboa" (hitz polita, bide batez) ez da Bimbo markakoa soilik; "Kokakola" guztiak ez dira nahitaez Coca-Cola markakoak... eta halakoak ditugu, orobat, klinexak, kolakaoa...



Bi alderdi ikusten ditut nik hemen:



Batetik, pentsatu behar genuke lehiaketaren oinarriak idatzi dituztenek badakitela zertaz ari diren, alegia, oinarrietan idatzirik ageri den guztia zuzena dela eta dagoen moduan ulertu behar dela: "300 hitz" jarri badute, ba 300 izango dira, eta ez 400. Era berean, "Word dokumentu" jarri badute, ba Word dokumentuak nahiko dituzte, eta .odt-rik ez...



Bestetik, egia da litekeena dela hor "Word dokumentu"="formatu elektronikoko testu" ulertu behar izatea. Eta, beraz, esan dudan bezala, erabilgarri irizten diet goiko galderei, kontzientzia-pizgarri diren heinean, arduradunei gogoeta eragin baitiezaiekete. Agian (eta "oxala"ren zentzuan ulertu behar da hemen "agian" hori) iruzkin hauek irakurriko dituzte, eta hurrengoan argiago adieraziko dute zer nahi duten: .doc dokumentuak besterik ez, edozein testu-dokumentu...

Erantzun

Sartu