Teknologia albisteak
2

'Teknoskopioa 2008' ideia-lehiaketako sari-nagusia, Atarrabiara

Erabiltzailearen aurpegia
Rakel Lopez - Elhuyar Fundazioa
2008-11-14 : 10:11

Lehiaketara aurkeztu diren 110 blogen artean, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako Anais Sánchez gazteak eskuratu du lehenengo saria Berdundis superheroia izeneko blogarekin. Bigarren saritua Donostiako La Anunciata ikastetxeko Iván Matellanes izan da, Earthman izeneko blogarengatik. Hirugarren saria, aldiz, Bilboko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikaslek egin duten Forestwoman blogak eskuratu du.

Elhuyar Fundazioak, Innobasquek eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak elkarlanean, Teknoskopia 2008 gazteentzako ideia-lehiaketa jarri zuten abian, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea aitzakiatzat harturik. Lehiaketa honetako irabazleak gaur goizean eman dira ezagutzera Donostiako Cristina Enea parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean ospatu den ekitaldian. Lehiaketara aurkeztu diren 110 blogen artean, Atarrabiako Paz de Ziganda ikastolako Anais Sánchez gazteak eskuratu du lehenengo saria Berdundis superheroia izeneko blogarekin, eta, horri esker, bideokamera bat jaso du. Bigarren saritua Donostiako La Anunciata ikastetxeko Iván Matellanes izan da, Earthman izeneko blogarengatik. Hirugarren saria, aldiz, Bilboko Luis Briñas ikastetxeko hiru ikaslek egin duten Forestwoman blogak eskuratu du. Bigarren eta hirugarren sailkatutako ikasleek argazki-kamera digital bana jaso dute. Sari guztiak, Eroskik babestu ditu.

Epaimahaia zientzia- eta/edo hezkuntza-gaietan adituak diren lau pertsonek osatu dute, hauek hain zuzen ere; Pilar Kaltzada, Innobasqueko Sustapen eta Komunikazio zuzendaria; Jose Mari Rodriguez Ibabe, Elhuyar Fundazioako lehendakaria; Teresa Santos, Hezkuntza Saileko Berritzegune Nagusiko Zientzia-hezkuntza ildoaren arduraduna; Josu Sanz, Unesco Etxeko ingurumen-arduraduna. Epaimahaiak aurtengo parte-hartze handia nabarmendu du, azken edizioko parte-hartzea halako hiru izan baita.

Blog guztiak ikusgai daude www.zientzia.net/teknoskopioa web gunean.

Erantzunak

oier u.
2008-11-14 : 11:28

Berdundis superheroiaren esteka gaizki dago:



http://http//elhuyar-blogak.org/teknoskopioa2008/berdundis/

Sustatu
2008-11-14 : 11:39

Zuzendia, eskerrik asko.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago