Goi mailako haur abesbatzen kontzertuak Oñatin
Hurrengo kontzertuak eskainiko dituzten abesbatzak honako hauek dira: Leioako Kantika abesbatza, Donostiako Orfeoi Txiki abesbatza eta Errenteriako Orereta abesbatza. Hiru abesbatza horiek maila gorenekoak dira eta erreferenteak gaur egun Euskal Herriko haurren abesbatzen artean. Kontzertu guztiak Oñatiko Santa Ana antzokian izango dira 19:00etan.
Azaroak 15, Leioako Kantika korala
Abesbatza honek aurtengo Tolosako abesbatzen lehiaketan bigarren postua lortu du haur abesbatzen artean. Basilio Astulez da zuzendaria, abesti ederrak eskaintzeaz gain koreografia landuak eta ikusgarriak eskaintzen ditu bere emankizunetan.
Azaroaren 23an, Donostiako Orfeoi Txiki abesbatza
Aski ezaguna dugun Donostiako Orfeoiaren haurren abesbatzak eskainiko du kontzertua. Aitor Urtzelai, oñatiarra, eta Alaitz Guridiren zuzendaritzapean abestuko dute 80 haurrek. Ziur gaude kontzertu gogoangarria eskainiko digutela.
Azaroaren 29an, Errenteriako Orereta abesbatza
Abesbatza hau errenteriako Andra Mari abesbatzaren haur etapa da. Imanol Elizasuk zuzentzen du eta hainbat lehiaketa irabazi ditu, baita hiru disko grabatu ere. Zikloari amaiera ezin hobea emateko aukera aparta.
Lehen esan bezala, 2008-2009 ikasturtean zehar Ganbara Txikiren V. Urteurrena ospatzeko ekitaldi gehiago ere izango dira, datak hurbildu ahala eskainiko dugu ekitaldi horien inguruko informazioa.
Erantzunak kargatzen...