2tzuL, Itzultzaileen Irizpen Biltegia
ItzuL -ek, EIZIE -ren posta zerrendak, hamar urte bete dituen honetan, senide jaio berria du: 2tzuL bloga, Itzultzaileen Irizpen Biltegia.
ItzuL posta zerrendak milaka mezu jaso ditu 1998ko abenduan sortu zenetik.
Mezu asko dira. Mezu batzuen kontuak, galderak, auziak, egun batean bideratu dira: galdetu, erantzun eta kito; beste batzuek, ordea, denbora gehiago eta azterketa sakonagoa eskatu dute, hari luze eta esanguratsuagoak ekarri dituzte. Eta hariei tiraka-tiraka, gaia janzteko adina eta adinakoak ere lortu dira askotan.
Hori dela eta, ItzuLeko eztabaidetan sortzen diren gai, hausnarbide edo proposamen mamitsu horiek bildu eta era sistematizatuan gordetzeko ideia sortu zen EIZIEn. Hala, ItzulBaita -ri eskaturik bloga abiarazteko, gaur aurkezten dizuegu ItzuLetik berreskuratzea merezi duten gaien bilduma lantzeko bide hau.
2tzuLen estreinako/estreinaldirako gaia
Lehen gaia koloreen ingurukoa da, eta Patxi Petrirenak aztertu ditu KOLOREAK izeneko txostenean.
Ongi etorri, 2tzuL!
Erantzunak kargatzen...