Bilboko Itsas Adar Museoan 300 lagun inguru bildu ziren azaroaren 11n Tokiko Telebista Euskaldun berriaren aurkezpenean. Politikariak, enpresariak, gizarte mugimendu askotako lagunak eta erakundeetako ordezkariak bertara bildu ziren.
HAMAIKA TELEBISTAREN Aurkezpena 19:00etan hasi zen Bilboko Itsas Museoan. Gonbidatuak apurka-apurka hurbildu dira eta Gaitzerdi antzerki taldearen ekitaldiarekin egin zitzaien harrera. Euren artean aurpegi ezagun asko ikusi genituen: alkateak, aktoreak, kultura munduko lagunak, enpresariak, kirolariak, politikariak guztiek erakutsi zuten laster Bilbon emititzen hasiko den telebistaren inguruko jakin mina.
Ekitaldiaren aurkezpena eta gidaritza Pilar Kalzada Innobasque-ko komunikazio arduradunak hartu zuen eta hasierako aurkezpenaren ostean, Hamaika aurkezteko bideoa ipini zen.
Ondoren, Iñaki Altzagak, Hamaikaren Kontseiluaren presidenteak, hartu zuen hitza: Atontze lanak amaitzear dauzkagu eta laster hornituko dugu egoitza, telebista egiteko beharko duen lanabes digital eta pertsona taldearekin. Ontzia itsasoratu aurretik gatozkizue. Emisioak eta programak hasi aurretik gatozkizue,telebista eta komunikazio digitalaren itsasora zuekin batera egin nahi dugulako. Hamaikaren presidentearen hitzetan krisia ez da aitzakia euskararen alde egin behar denean eta gaur errealitate bihurtu den proiektu hau ilusioz eta lanaz aurrera aterako dugu.
Altzagak kapital gehitzearen berri eman zuen eta Hamaika Telebistan parte hartzeko aukera luzatu zien bertan bildu ziren guztiei eta gizarte guztiari parte hartzera animatzen zaituztet, Bilbon inbertitzen hasi gara, lanpostuak sortzen, eta gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Izan ere, proiektuaren bultzatzaileen asmoa akzio kanpaina egitea zen. Hitzaldiaren Hamaika Telebistaren Irudi Korporatiboa ikusteko aukera izan zen. Irudi hori izan zen, ekitaldiaren osteko lunchean elkarrizketa gehienetan ateratako gaietako bat.
Hamaika Telebista Bilbok Urtarrilean emititzen hasteko asmoa dauka, eguneko 2 orduko programazio propioarekin. Eduki hauek bertako informazioa eta entretenimendua izango dute oinarritzat. Hamaikak euskaldun eta euskaldun berriei zuzendutako tokiko informazioaren erreferente bihurtu nahi du eta era berean, euskararen normalizaziorako tresna berria izan nahi du. Egun, Hamaika Telebista Bilbo, kazetari eta ikus entzunezkoetako profesionalen kontratazioan dago burubelarri sartua.
Hamaika Telebistaren egitasmoa duela 2 urte sortu zen TDTren lizentzien lehiaketarekin. Komunikazioari lotutako 6 enpresa hauek apustu sendoa egin zuten euskarazko tokiko telebisten alde. Hauek dira enpresak: EUSKALTEL, EKT, Berria eta Hitzaren enpresa argitaratzailea, CMN, Deia, Diario de Noticias,Noticias de Gipuzkoa eta Noticias de Alavako enpresa argitaratzailea, EKHE, Gara eta Journal eko enpresa argitaratzailea, BAINET telebista ekoiztetxea eta ELKAR, Edukien enpresa.
Bilbo EAEn zehar zabalduko den 10 tokiko telebisten sare baten lehenengoa izango da. Sare honetan Hamaika Telebistak sortutakoez gain , gaur egun emititzen dute beste 5 telebistek ere parte hartuko dute. Goiena Telebista, Goierri Telebista, Erlo Telebista,28 kanala eta Oizmendi Telebista
Hamaika Telebistak proiektu honetan sozio duen Ibaizabal elkartearekin batera, kapital handitzeari ekingo dio. Bilbon, Hamaikak Ibaizabal elkartearekin batera Bilbo Handia Ikus entzunezkoak enpresa sortu du eta hau izango da Hamaika Telebista Bilboren argitaratze enpresa. Alabaina, bai Hamaika Telebistak zein Ibaizabal elkarteak, egitasmoa hau gizarteari eta beste enpresa batzuei ireki nahi die. Kapital handitze honetan, 600.000 eurotara heltzea dugu helburu eta horretarako 200 eta 1000 euroko akzioak jarriko ditugu salgai.
ZORIONAK, ARRANOPOLA!
Inoiz gutxitan ikusi ahal izaten da halako ekimen zabal eta indartsurik euskararen normalizaziorako.
Ekin eta ekin, Hamaika tb!