Teknologia albisteak

Harry Potterren sortaren azken atala, euskaratua salgai jada

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2008-11-18 : 08:11

Iñaki Mendiguren itzultzaileak bukatu J.K. Rowling-en Harry Potterren liburu sortako azkena itzultzen, eta kalean (eta sarean) dago jada 7. liburua euskaraz: Harry Potter eta Herioaren erlikiak. Ingelesez, Harry Potter and the Deathly Hallows da liburuaren izen originala.

Sarean Elkar.com-en eros daiteke,; liburudendako prezioan baino merkexeago nonbait.

Aurkezpena joan den astean egin zuten Donostian, juxtu Iñaki Mendigurenek 54. urte betetzean. Nerea Azurmendik sinatutako artikuluan esaten denez, "Harry Potter ez da garai batean izan zena. Fenomenoak, alegia, indarra galdu du. Hiru pelikula falta dira oraindik estreinatzeko –azkeneko liburuari dagokionak bi zati izango ditu– eta horrek berpiztuko du agian interesa hurrengo hiru urteetan, baina Joxean Ormazabal editoreak argi esaten du ez ingelesez, ez gaztelaniaz, ez euskaraz, salmentak ez direla garai batekoak, nahiz eta «beti hor dagoen liburua» izan."

Erantzun

Sartu