Sustatu logoa Teknologia albisteak

Natura inperfektu alu hori

Julen Gabiria
2009-03-03 14:03

Biaduktu handi bat egingo dute, hain zuzen ere.

Eta hara zer bota duen gaur biaduktu horren ingeniariak, mokordo bat botatzen duenaren patxada berarekin:

Si una obra pública se hace bien, se puede mejorar bastante el paisaje. En muchas estampas, en muchas postales, los paisajes aparecen con un puentecillo en un lado. Al final, creo que incluso humaniza el paisaje. Fíjese en este caso concreto. Un gran valle en el que va a aparecer una línea horizontal por el medio. Me parece que puede ser hermosísimo. Ahora mismo, ese valle está bien, pero creo que puede quedar mucho mejor.

To! Natura inperfektu eta basati hori apur bat txukuntzera goazela, alegia. Hainbeste enbor, hosto eta belar desordenean hazten... ez, ez: diseinu pitin bat jarri behar diogu kaos horri. Marra horizontal eder bat adibidez (nire ustez, askoz ere politagoa izango litzateke zig-zag erako marra bat, diseinu chill-outak egiten hasita).

Monty Pythonek edo Faemino y Cansadok ezin izango lukete absurduaren maila hau gainditu.

Perla osoa, hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu