Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ekainberriko erreplikako argazkiak

Sustatu
2009-03-03 08:03

Ekaingo leizezuloaren erreplikan, Zestoako Ekainberri, ez diete bisitariei argazkiak egiten uzten. Baina ilustrazio pertsonalen falta hori, eskaintza publiko txiki batekin osatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailak: erreplikako irudiak hartu eta lizentzia librearekin banatzeko kargatu dituzte Argazkiak.org-era.


Argazkiak.org | Ekainberriko zaldiak. © cc-by-sa: GipuzkoaKultura

Ibilbide argiztatua:


Argazkiak.org | Ekainberriko erreplika. © cc-by-sa: GipuzkoaKultura

Argazki gehiago hemen.

Iaz ireki zuten Ekainberri eta bere webgunea ere bai. Aurten blog bat ere badute martxan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu