Iragarki sailkatuak eBay-n
2009-03-03 13:03
Interneteko klasikoetako bat da eBay enkanteen webgunea. Baina badirudi ezinean dabilela bere negozioa Espainian hazterakoan. Merkataritza elektronikoak ez du beste herrialde batzuetan daukan pisurik. Merkatu gehiago lortzearen helburuarekin bere webgunea aldatu du iragarki klasifikatu edo sailkatuei pisu handia emanaz.
Orain lau eBay daude: klasikoa , iragarki klasifikatuena , autoena eta etxeena.
Gainera, lehen begiratu batean sartzen bazara, ebay.es helbide nagusian, desbideratu egiten zaitu ebayanuncios.es iragarkienetara.
Deigarria da orain eBay aspaldi erosi zuen Loquo-rekin lehiatzen hastea. Litekeena da banaketa horren asmoa iragarki gehiago eta segmentatuagoak saltzea.
Erantzunak kargatzen...