Sustatu logoa Teknologia albisteak

Rotoskopia, animazio efektu deigarria

Sustatu
2009-03-02 11:03

Denak pozik geratzea ez baita posible, komeni izaten da apur bat gozatzea hauteskunde biharamuna. Horregatik dakarkizuegu Waking Life filmaren zati hau, hausnarketa bat zineari buruz, estetika ikusgarriarekin. Ingelesez, gaztelaniazko azpidatziekin.

Horrelako efektuak lortzeko rotoskopia izeneko teknika erabiltzen da: lehenengo bideoz grabatzen da guztia, eta gero margotzen da gainean fotograma bakoitza, banan-banan. On dagizuela!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu