ENA onartu digute hauteskundeetan
2009-03-02 09:03
Miren Ibarluzeak hau bidali zigun atzo. Dagokionari, Ez dakit argitaratzeko (webgunean zein paperezkoan) modukoa izango den, baina hona hemen irakurleei igorri nahi nieken mezua: Euskal Nortasun Agiria onartu digute hauteskundeetan.
Euskal Nortasun Agiria onartu digute hauteskundeetan
Gaur, hauteskunde eguna, poza hartu dut ENArekin bozkatu ahal izan dudalako. Eta Mungian (bertako herritarra bainaiz) ez naiz bakarra izan, antza. Pozteko da sano! Laster tristatu naiz, baina: besteak beste nik egin dudan gauza bera egin gura izateagatik, gure herrian bertan ezagun bat identifikatu dutelako, eta asteazkenean epailearen aurrean agertu behar duelako. Ez omen da ezer aldatu... Tira, ENA erabiltzen jarrai dezagun behintzat.
Miren Ibarluzea
Erantzunak kargatzen...