Teknologia albisteak

Twitter 1 - Facebook 0

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal
2009-02-26 : 09:02

Dagoeneko gehienok badakigu Facebook-ek atzera egin behar izan duela bertako mezu guztiez jabetzeko asmoan, erabiltzaile gehienek kontra egin zioten-eta. Baina Twittown blogak kontatu digu gauzak zelan gertatu ziren.

The Consumerist webguneak altxatu omen zuen erbia, artikulu batekin, baina zenbait twitterlari berehala hasi ziren artikulua aipatzen, eta Facebook auzia segituan bihurtu zen auzi potoloa, #facebooktos eta #tos hashtag horien bidez.

Twitter-en zabaldu ziren iruzkin gehienak oso kritikoak izan ziren Facebooken asmoei buruz, eta zenbait jendek zin egin zuen ezabatu egingo zituztela beren Facebook kontuak. Lehen egunaren akaberan, #tos eta #facebooktos gairik aipatuenak ziren Twitteren.

Ondorioa: laugarren egunean sua piztu zenetik, Facebookek atzera egin eta lehengora ekarri zuen bere araudia. Albistea sutautsa bezala zabaldu zen Twitter-en. Mikroblogak irabazi egin zion partida sare sozial erraldoiari.

Erantzun

Sartu