Eusko Legebiltzarraren osaketa D3Mren legez kanporatzeak baldintzatu du
Eguneraketa, martxoak 6: D3Mren proiekzioa ez da aldatzen emaitza definitiboekin. Jarrain datorren testua hauteskunde biharamunekoa da, orduko datu probisionalekin idatzia.
Horra eserlekuen banaketak hiru probintzietan. Taula hauetan agertzen diren D3Mren boto baliogabeak ez dira atzoko boto baliogabe guztiak; hiru tauletan kendu egin dira 2005eko boto baliogabeen kopuruak: baliogabe teknikoak nolabait esatearren, eta halamoduzko hurbilpen batean kalkulatzearren.
Araba

Argazkiak.org | Araba 2009, Eusko Legebiltzarra © cc-by-sa: sustatu
Bizkaia

Argazkiak.org | Bizkaia 2009 Eusko Legebiltzarra © cc-by-sa: sustatu
Gipuzkoa

Argazkiak.org | Gipuzkoa 2009 Eusko Legebiltzarra © cc-by-sa: sustatu
Emaitzak guztira testuz emanda, ofizialak: EAJ, 30; EA 2; PSE-EE 24; UPyD 1; PP 13; EB 1; Aralar 4.
Eta D3Mren botoak kontuan hartu izan balira: EAJ 28; EA 1; PSE-EE 23; UPyD 1; PP 11; D3M 7; Aralar 4.
Hemendik aurrera, ikusi beharko. Bart gaueko Sustaturen zuzeneko jarraipenean, inkesta plazaratu genuen irakurleen artean, eta hauxe izan zen emaitza:

Argazkiak.org | Sustatun inkesta hauteskunde gauean © cc-by-sa: sustatu
Atzoko irakurleen artean, gehienek uste dute ez Ibarretxe ez Patxi Lopez ez dela izango lehendakaria, EAJko beste bat baizik.
Erantzunak kargatzen...