Teknologia albisteak

Euskara agirien bateratze eta baliokidetza

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-01 : 09:03

Euskararen ezagutza eta gaitasuna ziurtatzen dituzten hainbat agiri bateratu egin ditu Eusko Jaiularitzak aste honetan, Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Marko Bateratuaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin. Dekretuak parekatzen ditu HAEE-IVAP-ek, HABEk, Osakidetzak, Ertzaintzak, Hezkuntza Sailak, Euskaltzaindiak (D agiria), Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak (EGA) eta Hizkuntzetako Eskola Ofizialek emandako agiriak, bakoitzaren baliokidetzak ezarriz.

Benito Fiz AEK-koak hutsune edo ñabarduraren bat aurkitu ditu baliokidetzeen eskemari: "B1 mailatik gorakoa da baliokidetze hau, ez dago EEMaren A1 eta A2 mailei dagokien agiririk eta baliokidetzarik. Ez dakit beharrezkoak edo praktikoak diren ere."

Fizek, halaber, Scribd-era igo du dekretuak dakarren eskema grafikoa eta hementxe duzue, argiago ikuskatzeko.

Erantzun

Sartu