Teknologia albisteak

4 lagunek eten zuten Noaren kontzertua Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Askapena
2009-02-28 : 18:02

Ostegun gauean, bigarren egunez ere, elkartaratzea egin zen Donostian Noaren kontzertuaren aurrean protesta egiteko. Eta gainera, ostegunekoan 4 lagunek eten zuten Noaren emanaldia (lehen eguna soilik gonbidatu berezientzat eman zuen Noak).

'Israeli Boikota Palestina Askatu' idatzita zuten afitxak eskutan eta oihuka 4 lagunek lehen kantan bertan eten zuten kontzertua eta aretoaren barruan kalez jantzitako zeuden ertzainek beraiek gelditu eta indarrez (iletatik tiraka, besoak bihurrituz eta lurretik arrastaka) atera zituzten aretotik. Haietako hiru identifikarazi eta atestatua zabalduko dietela iragarri zieten.

Horrez gain 'antolakuntza'-ko kamara bat denbora luzez jardun zen kanpoan elkartaratzea egiten ari ziren lagunak grabatzen. Elkaratartzeko bi lagunek antolakuntzakoei baimenik gabe irudiak hartzeko eskubiderik ez zutela adierazi bazieten ere, barrez erantzun zuten grabatutako zinta ez zietela emango.

Kontzertura sartu ziren guztiei interpelazioa egin zitzaien (asteazkenean 150 inguru eta osteguenan 700 bat (aretoa ez zen bete)), batetik Noak berak Gazako azken sarraskiaren ondoren palestinarrei idatzitako

Erantzun

Sartu