Bi urte pasatxo ditu EUSKONEWS GAZTEAk; 2007ko urtarrilaren 12an sareratu zen aurrenekoz eta ostiralero eduki berriez irakurleengana iristea lortu dugu, zailtasunak zailtasun. Otsailaren 27an 100.zenbakia jarri dugu sarean. Eusko Ikaskuntzaren proiektua eta Euskonews astekariaren arreba txikia dela esan genezake.
Bi urte pasatxo ditu EUSKONEWS GAZTEAk; 2007ko urtarrilaren 12an sareratu zen aurrenekoz eta ostiralero eduki berriez irakurleengana iristea lortu dugu, zailtasunak zailtasun. Otsailaren 27an, 100. zenbakia kaleratu da. Eusko Ikaskuntzaren proiektua eta Euskonews astekariaren ahizpa txikia dela esan genezake.
Ehun zenbaki izan dira; ehunka artikulu eta elkarrizketek ikusi dute argia. Erredakziotik bertatik eta kolaboratzaileen lumetatik sortutako gaiak irakurri ahal izan dira mundu zabalean atari honen bitartez. Idazle Eskolako partaideen sormen lanak ere gure orrietan egon dira irakurgai. Baina hori ez da nobedadea; esan behar baita EUSKONEWS GAZTEAk badaukala beste agerkari batzuetatik bereizten duen ezaugarri garrantzitsu bat: Euskal Herriko ikastetxeen –publiko zein pribatu–, edota zehatzago esanda, bertako neska–mutilen sormen lanekin publikatutako astekari elektronikoa da hein handi batean.
Orain arteko zifrak ez dira nolanahikoak: berrogei ikastetxe baino gehiagok ireki dizkigute ikasgeletako ateak eta kazetaritza lanean milaka nerabek hartu dute parte. Gonbidapenari erantzunda, lanak osatu eta lantaldea ikastetxeetan sartzen gara, 14–17 urte bitarteko neska–mutilei eta baita irakasleei ere, kazetaritzaren oinarrizko kontzeptuak azaldu eta maketazio lan bat burutzeko; ideia eduki, garatu eta sarean barrena jartzeko modua ezagutaraztea baita gure asmoa.
Astez aste zuengana euskaraz iristeko kreatutako publikazio birtual honetatik eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu irakurle, ikastetxe, kolaboratzaile eta elkarrizketatuei, zuen harri–koskorrik gabe ezinezkoa izango baitzen ehungarrenera iristea. Jakin baitakigu erronka ez dela makala, baina geurean jarraituko dugu harik eta zuen ikasgeletako ateak edota ordenagailuetako leihoak irekitzen dizkiguzuen artean.
Erantzun
Sartu