Sustatu logoa Teknologia albisteak

Kanpainako sormenari sariak

Sustatu
2009-03-02 12:03

Hauteskunde kanpainan Gala Politica ekimena bultzatu zuten hiru euskal enpresen artean (Funky Projects, Alianzo eta Animatu), eta alderdien kanpaina desberdinen sormena (Demokrazia 3 Milioi kontuan hartu barik) saritu zuten zenbait kategoriatan, joan den ostiralean Bilbon egindako ekitaldi batean. Lema onena, EAren Independenteak izendatu zuten.

Kartel onena, Ibarretxerena EAJren kanpainan.


© cc-by-nc-sa: Txikita69, Maite Elorza

Bideo onena, PPkoen hau. Espainian zabaldu omen zen beste bideo honetan hartzen du inspirazioa.

Web estrategia onena, EAJrena.

Irratiko iragarki onena, PSE-EErena. Hemen entzun daiteke.

Estilismo onena, Aintzane Ezenarrorena (Aralar)

Eta sari berezia, Mr. Spock-en inguruko txantxa, EAJkoak trekkie gisa mozorrotu zirenekoa. Aurretik prestatua zegoen hori, pegata anonimo hauekin eta.


Baimenarekin © cc-by-nc-nd: Joxe Rojas

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu