Udaltop topaketak maiatzean egingo dira Lasarte-Orian, eta zera dute helburu: udaletako euskara zerbitzuek egiten duten lana hobetzea. Izen-ematea irekita dago. Lema honen inguruan gauzatuko da topaketa: Nola indartu euskararen erabilera familietan? Udaltop webgunetik, Creative Commons-en Aitortu 3.0 Espainia baimenaz.
Udal bakoitzeko euskara zerbitzua errealitate desberdin bat da, bere historia du, bere udala du, bere baliabideak eta bere pertsonak ditu.
Horregatik, kontuan izanik bakoitzak bere ibilbidea egin behar duela, interesgarria dirudi elkarrengandik ikastea. Topaketa hauen helburua da udaletako euskara zerbitzuek egiten duten lana hobetzea. Horretarako, bide hauek irekiko dituen gune bat sortu nahi da:
Helburu nagusia bigarrena da, egiten ari garenaz hausnartzea, nahiz eta horretarako lehendabizikoa ere bidelagun izan, esperientziak elkartrukatzea alegia. Hirugarrena, berriz, elkarlanarena, beste aldagai askoren ondorio izango da, izatekotan.
Horretarako, topaketa hauek lan-topaketa moduan planteatu dira. Lan hori egiten laguntzeko, ponentziak web orrian zintzilikatuko dira topaketak egin aurretik, nahikoa denbora izan dezan teknikari bakoitzak irakurtzeko, lantzeko eta hizlariari egingo lizkiokeen galderak prestatzeko. Jardunaldietan bertan, jadanik irakurriak egongo diren hitzaldiei adina tarte eman nahi zaie elkarrizketarako eta hausnarketarako tarteei.
Topaketak urtero egiteko asmoarekin jaio dira. Urteroko hitzordua izan nahi dute. Lehentasunez, EBPNko esparruak izango dira gai nagusiak (familia, aisia, enpresa...). Hala ere, bistakoa da gai horiek ikuspegi eta azpigai askotatik azter daitezkeela eta hala egin beharko dela topaketa bakoitza prestatzen hasitakoan. Edozein kasutan, beti zaindu beharreko irizpidea izango da udalerri mailan aplikatuak edo aplikagarriak diren gai eta esperientziak izatea.
Aipatutako gaiez gain, ordea, euskara zerbitzuetako teknikarientzat interesgarriak izan litezkeen beste gai batzuk ere izan daitezke aztergai. Teknikariei berei galdetuko zaie zein gai nahi duten hausnarketa-gai bihurtzea.
Gaia lantzeko orduan, berriz, ahal dela, teoriatik, ikerketatik eta esperientziatik datozen ekarpenak uztartu nahi dira; Euskal Herrikoak beti, eta kanpokoak interesgarriak eta bideragarriak direnean.
UDALTOP 2009
Aurtengo ediziorako aukeratu den gaia hau da: Nola indartu euskararen erabilera familietan?
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxean dugu, bada hitzordua, maiatzaren 7an eta 8an.
Informazio gehiago: http://www.udaltop.com
9:00: Materiala jasotzea
9:30: Irekierako ekitaldia
Teoriaren ekarpena:
10:00: �Aurrez aurreko jardunaren lekua HINBE saioetan�.
Mikel Zalbide (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saila).
*Elkarrizketa hizlariarekin.
11:30: Atsedenaldia
Esperientzien aurkezpena:
12:00: "Gurasoak irakasleen norabide berean: Karmelo ikastolako esperientzia".
Karmele Aurrekoetxea (Karmelo ikastola)
"Duzun onena: Nafarroako udaletako esperientzia".
Raul Lopez (Nafarroako euskara-teknikarien sarea)
"Familia Bidezko Euskararen Jarraipena Oarsoaldean: arian ekin, ekinean ari.�.
Jose Luis Agirretxe (Oarsoaldea eskualdearen garapenerako elkartea).
*Esperientzien gaineko galderak.
13:30: Bazkaria.
Ikerketen ekarpena:
15:30: �EAEko euskararen belaunez belauneko transmisioa�.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.
*Elkarrizketa hizlariarekin.
16:00:
�Bikoteen artean hizkuntza ohituren aldaketa. Ikerketa-lana".
Pablo Suberbiola (Soziolinguistika Klusterra).
Jon Aizpuru (Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza).
*Elkarrizketa hizlariarekin.
Teoriaren ekarpena:
09:00: �Berezko taldeak eta hizkuntza: bihotzaren arrazoiak�.
Pello Jauregi (Euskal Herriko Unibertsitatea).
*Elkarrizketa hizlariarekin.
Esperientzien aurkezpena:
10:30: �Nola heldu transmisioaren gaiari? Buruntzaldean egindakoak eta ondorioak�.
Buruntzaldeko Koordinazio Batzordeko kideak.
*Elkarrizketa hizlariarekin.
11:15: �Adimen emozionalaren lanketaren bidez familia barruko euskararen erabileran eragiteko saiakera�.
Aita Larramendi ikastola.
*Elkarrizketa hizlariarekin.
11:45: Atsedenaldia
Hausnarketa:
12:15: Talde-lana: �Zer jaso dugu guretzat baliagarria?�
Teknikariak lan-taldeka.
13:45: Jardunaldien ebaluazioa, jarraipena eta amaiera.
14:00: Kultur ekintza.
14:30: Bazkaria.
Izen-ematea irekita dago jardunaldi hauetarako, 80 euro dira, eta hemendik egin daiteke: