Sustatu logoa Teknologia albisteak

Sare sozialak: "Lagun bezala gehitu"

Komunikasten
2009-03-13 10:03

Lagun eskaera berria / Erabiltzailea: Komunikazioa Ikasten. Hau da Facebooken integratzeko egin dudan proban jarri dudan informazio bakarra. Lagunak egiteko komunikazioa eta publizitate hitzekin zerikusia duten talde eta pertsonei eskaera egin diet, inolako mezurik bidali gabe. Aurretik, fidagarriago izateko, nire burua eta nire lagun bat gehitu dut, guztiz ezezaguna ez izateko. Gutxi gora behera100 pertsona eta talderi bidali diet lagun eskaera eta segituan lagunak gehitzen hasi dira, ikaragarria! Ez dakite nor naizen ezta zertan ari naizen.

Jada, astebete pasa ondoren, 53 lagun ditut, egia esan gehienak erakundeak dira: publizitate agentziak, komunikazio eskolak eta hedabideak. Halere, zerrendan 13 ezezagun daude. Denek ez naute onartu, noski. Bakar batek nor naizen galdetu dit. Azken honek ez ditu lagunak edonola onartuko badakielako tranpa egin dezakegula. �Nor zara? Zelan izan duzu nire berri? Zergatik onartu behar zaitut nire lagun moduan?�, galdetu dit.

Lagunekin batera zeharkako publizitatea jasotzen hasi naiz. Talde bakoitzak bere kontuen berri ematen du modu aske eta natural batean, zertan ari den esanez antolatutako ekintzen berri ematen du, interneten igotako artikulu baten linka jasotzen du, bideoak/argazkiak erakusten ditu�

Aukera berri bat

Sare sozialak komunikatzeko bide berria dira. Dirudienez mundu osoa konektatuta dago 6 pausutan, hau da, 6 pertsonen arteko harremanen bidez. Hori da sare sozialen filosofia.

Hedabide berri baten aurrean gaude, hortaz, publizitatzeko bidea ere bihurtu da. Zein politikok ez du bere kanpainan facebook erabili? Ezagunena Obama badugu ere, EAEko hauteskundeetan hautagaiek ere erabili dute. Euskalgintza ere erabiltzen hasi da (Adibidez: Kontseilua eta Sustatu).

Komunikabide berri hau hedabide tradizionalek ere baliatzen dute. Esate baterako Diario Vascok, Goiena Telebistak eta EITBk badute beren profila.

Marketin zuzeneko bide biral hau esplotatzen ari dira leku guztietatik. Jada ez da lagunen sare sozial soila, bestelako informazioa jaso, bidali eta sarekatzeko modu berria da. Komunikazio kanpaina bat burutzeko kanala ere bada (adibidez: Burger Kingek egindako kanpaina). Oraingoz komunikatzeko hedabide moduan testeatuta izaten ari da. Denek nahi dute muturra facebook bezalako sare batean sartu

Komunikasten

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu