Teknologia albisteak
1

Code Ezkutu, zientzia fikziozko eusko-thriller politikoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-09 : 18:03

John Etxebeltz delako batek (izengoitia dirudi) zientzia fikziozko eusko-thriller bat idatzi du frantsesez, eta Lapurdiko Aitamatxi argitaldariak eman du argitara: Code Ezkutu.

Code Ezkutu liburuaren gaia honela deskribatzen du argitaratzaileak, gure halamoduzko itzulpenean:

2017. urtean, (euskal) lurrean aurkitutako Sensum delako gai bati esker, Euskal Herria federazio bat bihurtu da, baina era berean hainbat gaiztoren helburu bilakatu denez, berebiziko pertsonen babesa behar du.

Euskal Herriko Zazpi Probintzia Batuen (emakumezko) lehendakari gazteak tiratzaile ohi bat kontratatu du bere goardia pertsonalean sar dadin. Tiratzaileak onartu egingo du lana, baina ez daki handik gutxira, munduko armada pribatu handienari egin beharko diola aurre, bere ondoan izango dituelarik Ezkutu izeneko erakundearen lagunak, antzinatetik Euskal Herriaren ongizatea zaintzen duen logia sekretua.

Aitamatxik emandako informazioaren arabera, John Etxebeltz "txapel berdeen" irakaslea da, 47 urteko gizasemea. Green Berets direlakoak, Estatu Batuetako Armadako indar bereziak dira.

Liburuak, halaber, ekintza etengabea eta intriga zirraragarria omen dauka, eta pertsonaiak erromantikoak eta zoragarriak omen dira.

Estekak:

Erantzunak

eneko
2009-03-09 : 23:35

Aitamatxi argitaletxearen "Code Ezkutu" liburuaren aipamenak irakurtzen, ezagutzen ez nuen terminoa ikusi dut:
"Baskora" edo "diaspora basque".


Zabaldua dago hitz hori, ala berria da?


Erantzun

Sartu