Teknologia albisteak

Nafarroako erlijio tokiak, norenak dira?

Erabiltzailearen aurpegia
Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)
2009-03-12 : 09:03

Duela zenbait urte, Iruñeko Artzapezpikutza Nafarroako erlijio tokiak bere izenean jartzen hasi zen. Ordura arte, ez zeuden inoren izenean. Iaz, erregistratze prozesu horren kontrako plataforma sortu zen, eta argudiatzen du elizen eraikinak herriek egin eta ordaindu zituztela, eta, beraz, herrienak direla. Horren inguruan jardunaldia antolatu du UEUk: Nafarroako erlijio tokiak, norenak?

UEUk antolatu duen jardunaldi honen helburua eztabaida honetan sortu diren jarrerak ezagutu, aztertu eta hausnartzea da. Horretarako, aurrez-aurre dauden bi aldeak bildu ditugu bertan.

Jardunaldia martxoaren 26an egingo da, Iruñeko Nabarreria kaleko Civivox-en. Izena emateko epea martxoaren 20ra arte egongo da zabalik. Programa osoa eta matrikula www.ueu.org helbidean.

Erantzun

Sartu