Eroski taldea duen 1800 milioi euroko zorra birnegoziatzen ari da hainbat bankurekin. Zenbait iturriren arabera, birnegoziaziorako Goldman Sachs negozio-bankua kontratatu du Eroskik. Bestalde, hainbat hedabidetan agertu da gaur Fagor Industrialeko langileek ezezkoa eman ziotela pasa den astean egindako batzarrean soldatak %8 murrizteari. Mondragon taldeko bi kooperatibek informazio horietako puntu batzuk ezeztatu dizkiote Goiena.net-i.
Kooperatibako arduradunekin harremanetan jarrita, baieztatu digute birnegoziazio hori burutzen ari direla, baina zehaztu dute ez dela egia zor guzti hori Capraboren erosketarekin lotuta dagoenik. Negozio-bankua kontratatu dutenik ere ez dute baieztatu edo gezurtatu gura izan.
Gaur argitaratu diren albisteetan diote, era berean, zorrari aurre egiteko, Eroskin saltzearren hornitzaileei diru gehiago eskatu diela talde kooperatiboak. Arduradunek baina, hori ere ez dela zuzena gaineratu dute.
Hainbat hedabidetan agertu da gaur (DVn, adibidez) Fagor Industrialeko langileek ezezkoa eman ziotela pasa den astean egindako batzarrean soldatak %8 murrizteari. Fagor Industrialetik azaldu digute, baina, hau ez dela zuzena. Euren esanetan, batzar horretan landu ere ez zutelako egin soldaten murrizketaren gaia. Zehaztu dute ezezkoa 2009rako gestio planari eman ziotela.
Goiena.net-en: Eroski taldea duen 1.800 milioi euroko zorra birnegoziatzen ari da.
Eroskik Goldman Sachs kontratatu izana, hala egin badu, berri negatibotzat jo genezake ? zergatik ? duen zorra birnegoziatzen saiatzea, ez al da erabat zilegi ?
interes tasen jaitsiera nabarmena izan da eta higiezinak saltzeko unerik egokiena ez dela bistakoa da. banku askorekin birnegoziatu behar denean, hortan eskarmentua duen norbait kontratatzea ulergarria izan liteke, ez ?
Enpresa txiki batentzat zorra ikaragarria dirudi, baina ez hainbeste Eroski bezalako enpresa batentzat.
Balantzeak zehatz ezagutu eta ikusi behar, baina 2007an 7.642 miloi euroko salmentak eta 207 miloi euroko irabaziak izan dituen edo Caprabo 2.000 miloi eurotan erosi duen (1 ) enpresa batentzat ez dirudi hain zor ikaragarria.
Baina interesak aldatu egin dira asko azken urtean eta esate baterako, 6,86ko interesean egindako emisioa, oso garestia da gaur egun.
Gainera, azken urteetan Eroskiren negozioa inmobiliario dirudiela neurri handian, hau da zentro komertzialak eta hiperrak egin, promozionatu eta saldu (2 ) , banaketa salmentak (janariak, garbiketa, jantziak, etxetresnak , ...) baino gehiago.
Eta iaztik aurrera oso-oso gaizki dabil inmobiliarioa edo higiezinen negozioa. Eta kontsumoa beherantz. Krisia bazter gustietan.
kaixo luistxo,
Enekok azaldu bezala, zorraren zenbatekoa iazko mozkinekin alderatuz, akaso ez da hain handia. aldiz, aurtengoekin alderatuta agian, handiagoa litzateke. baina, hala ere, erlatibizatu beharrekoa.
egindako emisioen kostua handia bada (eta ez ahaztu emisioa erosi dutenek jasotzen dutena, ez duela zertan izan zehatz mehatz Eroskik ordaintzen diena; bai baitaude swap edo ordainketen trukakete ahalbidetzen duten kontratuak ere), Eroskik badu aukera dirua bueltatzeko eta finantziabide merkeagoak bilatzeko.
kooperatibista kopurua biderkatzeak, adibidez, berezko baliabideak ekarriko dizkio (edo bolada baterako soldata kostu apalagoak) eta, hortaz, zorra murrizteko aukera emango dio.
dena den, albistearen balizko negatibotasunarenak harritu ninduen.
dena den, Juanek diona ere interesgarria da: komunikazio estrategien garrantziarena.
Inaxio Irizarrek ere bere blogean aipatu du kooperatiba bateko kasua, ez du zehazten zein kooperatiba, baina Fagor Industrial izan liteke.
Jóvenes y crisis
El viernes pasado se celebró la asamblea general extraordinaria de una cooperativa industrial de la zona, hasta ahora excelente, para someter a votación el nuevo Plan de Gestión del ejercicio 2009. Ante el hecho constatado de la baja demanda por la crisis, dirección y el consejo rector planteaban bajar las nóminas al 92%, para cuadrar una cuenta de explotación que fuese lógica. Tras un intenso y acalorado debate, cerca de 200 socios votaron en contra de la propuesta y 80 a favor.
Uno de los hechos que más me han llamado la atención ha sido la gran participación de los jóvenes en los debates. Pero la dominante de sus planteamientos ha sido cortoplacista, no aceptar la bajada de nóminas, y mantener el 100% hasta cuando se pueda. Algunos de mis amigos participantes en la asamblea salieron antes de tiempo, por vergüenza ajena. La teoría de la cooperativas dice que los socios son propietarios y trabajadores. Pero una gran parte de la juventud parece que está en otra onda... Otro de los hechos que me llaman la atención es que nadie, ni jóvenes ni mayores, tuvo signo alguno de solidaridad con las tres promociones de jóvenes sin contrarto fijo que han sido enviados al desempleo... Es lo que hay.