Teknologia albisteak
1

Kritikak Kataluniako gobernuari men egiteagatik Microsofti

Erabiltzailearen aurpegia
Softcatala / Arkaitz Zubiaga (itzulpena)
2009-03-10 : 10:03

Softcatalà, software librea katalanera itzultzen duen irabazi asmorik gabeko elkarteak, artikulu interesgarria idatzi du Microsoftek berriki jasotako sariaren inguruko kritika plazaratuz. Haren lizentzia baliatuz, Arkaitz Zubiagak euskaratu du eta lizentzia berari esker dakarkigu orain hona.

Otsailaren 25ean Katalunia, Euskadi, Galizia eta Balear Uharteetako gobernuek Estatu Espainiarreko Errealitate Eleanitzaren Sustapenaren saria eman zioten Microsofti [1][2]. Softcatalako kideok sari ohoretsu hau emateko arrazoien aurrean gure harridura agertu nahi dugu, teknologia berrien eremuko eleaniztasunaren inguruan gobernu hauek duten ezjakintasuna erakusten baitute. Bereziki, gobernu kataluniar eta balearraren ezjakintasuna, hizkuntza katalanak informatikaren eremuan duen egoera baztertuaren berri ez dutela baitirudi.

Softcatalako kideok balorazio positiboa egiten dugu Microsoftek katalanarekin egindako aurrerapenez, baino nahikoa ez direla deritzogu eta, gaur egungo egoeran, informatikaren eremuan katalanaren erabilpenera bidean kalte eraginkorra direla. Gure erabateko harridura agertu nahi dugu sari hau ematean gobernu kataluniar eta balearrak parte hartu izatean, eta katalana gaztelaniaren menpe jarri, haren erabilpenaren gatazka piztu, maila baztertuan mantendu eta katalanezko hiztunak sarean gaztelaniazko hiztun bezala identifikatzen dituen teknologia jarraitu beharreko adibide bezala ipintzean.

Adibide bezala jarraitu beharreko adibideak hizkuntza guztien tratu bera ematen dieten teknologiak direla uste dugu, hau da, katalanezko hiztunei informatikaren eremuan beste guztiek duten askatasun berarekin garatzen uzten dietenak.

Argipen puntuak

Softcatalako kideok hiritarrei, erabiltzaileei, komunikabideei eta arduradun politikoei hainbat puntu argitzea ezinbesteko dela uste dugu:

  1. Microsoften sistema eragileekin merkaturatutako produktu informatikoek 1998ko Hizkuntza Politikarako Legea bortxatzen dute gaur egun. Hori badaki administrazio katalanak; Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak, Telekomunikazio eta Informazio Gizarterako Idazkaritzak, eta Kontsumorako Agentzia Katalanak, bereziki. Administrazio katalanak berak IKTen eremuko legeak zehazten dituen betebeharrak hausten ditu.
  2. Gezurra da Microsoftek bere produktuak katalanera itzultzean esfortzu ekonomiko esanguratsua egin duela. Windows XPren itzulpen partzialaren kostua 90.000 eurokoa izan zen [3], eta katalanera egindako gainontzeko itzulpenen kostua (Office 2003, Vista, Office 2007, Windows Live) antzekoa da. Kontua izan behar da 2007an Microsoft Kataluniak 75 milioi euro fakturatu zituela, eta 2008an 150 milioiko fakturazioa izatea espero zuela [4]. Orokorrean, Microsoftek 60.700 milioi dolarreko irabaziak izan zituen 2008an. Gainera, 2008-2012 urteen tartean 12 milioi euro ordaindu beharko ditu Microsoften lizentzietan Kataluniako Generalitateak [5].
  3. 2007an Kataluniako ordenagailuen %15a baino gutxiago zegoen katalanez, Kataluniako Informazio Gizartearen Behatoki Elkartearen (FOBSIC) arabera [6]. Microsoften produktuek %90etik gorako merkatu kuota dutela kontuan hartuz, hauxe da katalanak informatikaren ereduan posizio baztertua izatearen arduradun nagusia.
  4. Gaur egun, %50 eta %85 artean dira jakin gabe Interneten gaztelaniazko hiztun bezala identifikatzen diren katalanezko hiztunak [7][8]. Gobernu kataluniar eta balearrak ongi dakite hori, webguneen estatistiketatik erauz daitekeen oinarrizko parametroa dela kontuan hartuz. Interneteko nabigatzaileetan merkatuaren %70 baino gehiago Microsoften produktuentzako izanez, bere teknologiaren gabeziak eragiten du hori, batez ere. Konkretuki, nabigatzailearen menuak katalanera itzultzen dituen paketeak ez hobespenetako hizkuntza aldatzen, eta gaztelania mantentzen du Interneten identifikatzeko lehentasun gisa. Interneten erabiltzaileek identifikatzeko erabiltzen duten hizkuntza da produktuak katalanez eskaintzeko aspektu nagusienetako bat.
  5. Microsoften produktuen katalanera itzulpenak ez dira osoak, gainontzeko hizkuntzekiko hilabete batzuetako atzerapenarekin aurkezten dira, eta gaztelaniarekiko menpekotasunean exekutatzen eta ulertzen dira. Gaur egun ez dago hori eragiteko arrazoi teknikorik.
  6. Erabiltzaileek ezin dute askatasun osoz katalana aukeratu Microsoften produktuentzako. Microsoftek artifizialki eta nahita bere produktuen bertsio jakin batzuetara mugatzen du katalanera itzultzeko paketeen baliogarritasuna. Eta edonola ere ezin da Microsoftek produktuak katalanez jartzea erraza denik esan. Hasieratik katalanera hautatu edo menuen bitartez hizkuntza aldatu ahal izateko, lehenik eta behin Windows edo Office instalatu behar da -gaztelaniaz edo frantsesez, nahitaez- eta, ondoren, sarean bilatu behar dira beharrezko paketeak, erabiltzaileak existitzen direla suposatuz.
  7. Ezin da, edonola ere, Microsoften teknologia jarraitu beharreko eredua denik esan, ez baita egia teknologia hau baliatuz hizkuntzak aldatu edo kudeatzea erraza denik. Badaude beste teknologia batzuk, Microsoftek eskaintzen dituenaz gain, bereziki software librean oinarritutakoak, non erabiltzaileak askatasun osoz hizkuntza aukera dezakeen, Microsoften produktuek baino katalanerako itzulpen zabalagoekin.
  8. Gobernu kataluniar eta balearrak ez dute sekula informatikaren eremuan hizkuntza politikarako programarik definitu. Microsoften teknologiaren gabeziekin batera, hauxe da informatika eta azken erabiltzailearen eremuan katalanak posizio baztertua izatearen arrazoi nagusienetako bat. Gogorarazi nahi dugu, Katalunian, 1998ko Hizkuntza Politikarako Legeak derrigortu egin duela gobernua helburu eta emaitza zehatz batzuk lortu asmoz aldizkako hizkuntza planifikaziorako programak definitzera.
  9. Kataluniako Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak eta Kontsumorako Agentzia Katalanak ez dute hiritar katalanen hizkuntza eskubideak errespetatzearen betebeharra aintzat hartzen. Gaur egun ezinezkoa da ia edozein telekomunikazio konpainiarengana katalanez zuzentzea, katalanezko hiztunak gutxietsi egiten baitituzte haiek, norbere hizkuntza erabiltzaile soilagatik xenofobo eta arrazistek erabiliko lituzketen irainak botaz sarritan. Hori badaki administrazio katalanak, eta saihestu egiten du enpresa hauei isuna jartzea, nahiz eta legegintzaldia bortxatu eta hiritarren oinarrizko eskubideak hausten dituzten.

Gaur egungo egoera

Hau guztiaren emaitza bezala, gaur egun ordenagailua katalanez izatea militantzia zorrotzeneko ekintza da [9], inongo konnotaziorik gabeko aukera naturala izan beharrean. Softcatalak gobernu kataluniarra eta balearra bultzatu nahi ditu, beste behin, teknologia berrien eremuan hizkuntza politika definitzera, helburu zehatz batzuei lotuta joango dena, finantzaketa egoki batekin eta katalanezko software librea eta estandar irekietan oinarrituz.

Gaur egun, existitzen diren aukera teknologiko ezberdinen artean, software librea da modu orokorrean katalanez dagoen bakarra, hiritarrei askatasunez hizkuntza aukeratzen uzten diena eta pertsona guztiei baldintza berdinetan teknologia atzitzea bermatzen diena.

Softcatalak bezala, hizkuntza eta teknologia berrien eremuan lanean dabiltzan Katalunia, Euskadi, Galizia (KDE en català [10], Caliu [11], EuskalGNU [12], ManComun [13]) eta beste leku batzuetako taldeek ere (KDE España [14]) harridura agertu dute Microsofti emandako sariagatik.

Softcatala irabazi asmorik gabeko elkartea da, software librea eta doako banaketaduna itzuliz Internet eta teknologia berriekin lotutako informatikaren eremuan katalana zabaltzen lanean ari dena. Bere webguneak 2008an zehar 410.000 bisitari bakar izan zituen, bataz beste, hileko, eta katalanezko softwarearen 600.000 kopia banatu zituen. Elkarte honek katalanera itzulitako softwarearen inguruko informazio gehigarria eskuratu nahi izanez gero, jo www.softcatala.org webgunera.

Loturak eta erreferentziak

[1] Els governs d’Euskadi, Catalunya, Galícia i Illes Balears lliuren demà a les 12.30 al Cercle de Belles Arts de Madrid el premi Promoció de la Realitat Plurilingüe de l’Estat Espanyol

[2] Catalunya, les Balears, el País Basc i Galícia premien Microsoft per la seva contribució al plurilingüisme

[3] Ignasi Faus (Microsoft), I Jornades sobre el català a les noves tecnologies (2003).

[4] Microsoft prevé duplicar sus ventas en Cataluña

[5] El Govern acorda la contractació de programari d’ús comú de l’empresa Microsoft

[6] Usos lingüístics i tecnologia: TIC llengua 2007

[7] La importància de fer notar a Google que es té el navegador configurat en català

[8] Estadístiques Softcatalà

[9] Fabricants amb poca Vista.

[10] Comunitat catalana de KDE

[11] Caliu

[12] EuskalGNU

[13] Mancomun

[14] KDE España

Erantzunak

Sustatu
2009-03-12 : 11:40

Agiri honetako 4. puntuan esaten dutena, geurean ere gertatzen da. Are gehiago, agian. Sustatuk aspaldi dihardu aldarrikapena egiten nabigatzailea euskaratzearen alde. Ikus orri honetan, ea zurea egoki daukazun. Ez baduzu euskaraz, zuzentzeko aukera bertan azaltzen zaizu.


Erantzun

Sartu