Teknologia albisteak

Beste hildako bat atentatuan Ipar Irlandan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-03-10 : 09:03

Beste hilketa bat Ipar Irlandan. Militarrak barik, polizia bat hil dute bart gauez Craigavon herrian, Armagh konterrian. Bonba abisu batekin lotuta egon da tiroketa nonbait, antolatutako segada bat. "Aurrera egitea da bide bakarra", dio Gerry Adams Sinn Feinekoak bere blogean. Atzoko data darama une honetan han dagoen azken sarrerak. Geroago gertatu da beste hilketa hau.

Zenbait informazio eta lotura foro batean

Balrog blog errepublikarrean, Ez nire izenean aldarria.

Erantzun

Sartu