Errenteriako Udalak herriko toponimiari buruzko web gunea aurkeztu du
2009-03-10 18:03
Web gunea ikusteko zuzenean ondarea-errenteria.net helbidera jo daiteke edo errenteria.net udaleko web gunean dagoen sarrera erabili.
Web gunean Errenteriako toponimoen historia eta hainbat bitxikeriez gain, herriko leku-izen ezberdinetatik mugitzeko aukera ematen duen mapa interaktiboa dago eskuragarri. Horrez gain, argazki galeria zabala eta herriko toki ezberdinen bilatzailea bildu dituzte bertan. Informazio bolumen handia duen web gunea bada ere, informazioa modu arin eta errazean dago bildua. Gainera, web guneak herritarrek euren iritziak emateko eta bertan agertzen diren tokiei buruzko argazkiak igotzeko aukera eskaintzen du.
Erantzunak kargatzen...