Teknologia albisteak

XV. CAF-Elhuyar sariak: Zahartzeari buruzko artikulu batek jaso du lehenengo saria

Erabiltzailearen aurpegia
Elhuyar Fundazioa
2009-03-10 : 19:03

Xabier Artaetxebarria Artieda donostiarra izan da artikulu irabazlearen egilea, eta 1.200 € jaso ditu . XV. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezi bat egin zen, eta Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocina aktoreek girotu zuten.

CAF-Elhuyar zientzia-dibulgazioko XV. sariak banatu ziren joan den astean Miren Gaztañaga eta Gabriel Ocina aktoreek girotuta hamabost urte hauek ospatzeko egin den ekitaldi berezi batean. Edizio honetako sariketara 16 dibulgazio-artikulu aurkeztu dira, eta hauek izan dira aurtengo sarituak:

1) Lehenengo saria: Xixareak, dortoka erraldoiak eta hidra hilezkorra izenburua duen lanarentzat izan da. Egilea Xabier Artaetxebarria Artieda donostiarra izan da. Saria: 1.200 € eta Imanol Andonegiren eskultura.

2) Bigarren saria: Ardagaiak, basoak pizten dituzten txinpartak lanarentzat izan da. Egileak Ostaizka Aizpurua Arrieta zarauztarra eta Antton Alberdi Estibaritz elgoibartarra dira. Saria: 800 € eta Imanol Andonegiren eskultura.

3) Hirugarren saria: Polimeroak, minbiziaren aurkako terapiako Troiako Zaldiak izenburupean aurkeztutako lanarentzat izan da. Egileak Leire Perez Alvarez bilbotarra eta Maite Artetxe Pujana zeanuritarra dira. Saria: 600 € eta Imanol Andonegiren eskultura.

4) Gazteentzako sari berezia: Haptika edo ukimenaren ustiapena izeneko artikuluarentzat izan da. Egilea Xabier Zabala Larrañaga errenteriarra izan da. Saria: 400 € eta Imanol Andonegiren eskultura.

Artikulu irabazleei buruzko eta sari-banaketari buruzko informazio gehiago www.zientzia.net web gunean dago. Bestalde, artikulu irabazleak apirileko Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian argitaratuko dira.

Erantzun

Sartu