Teknologia albisteak

"Begiratu, ikusi, aurkitu" blog berria

Erabiltzailearen aurpegia
Kizkitza Ugarteburu
2009-03-10 : 14:03

Zumalakarregi Museoak “BEGIRATU...ikusi...AURKITU" bloga sortu du. Bildumagarri berri honekin iragana modu erakargarri eta berriztatzaile batez emango du ezagutzera sarean eta erabiltzaileen arteko elkartrukaketa, partehartzea eta lankidetza erraztuko ditu.

Joku elkarreragile berri eta bitxi honetan itxuraz berdinak diren zenbait irudi argitaratuko dira aldiro. XIX mendeko albuma funtsetik ateratako grabatuak izango dira eta grabatu originala zein den asmatu beharko duzue. Horretaz gain, iruzkinak gehitu eta iritziak elkartrukatzeko aukera izango duzue.

Hemen aurkituko duzue BEGIRATU...ikusi...AURKITU. Inspirazioa edo plagioa XIX. mendeko grabatuetan bloga.

Lehen sarrerako irudietan Britainiar Legioa Gasteizen azaltzen da bi iruditan; Londresen argitaratutakoa bata, Leipzigen bestea. Ondo bilatu, eta aurkitu bien arteko ezberdintasunak! Zein izan zen lehena?

Irudi berriak argitaratzen diren unean bertan jaso nahi badituzue, RSS bidezko harpidetza egin dezakezue blogean. Izan zaitezte lehenak irudi berriak jaso eta eratzuten!

Erantzun

Sartu