Teknologia albisteak

Abortua Asteazken Kulturaletan

Erabiltzailearen aurpegia
eneko (bagerakidea)
2009-03-12 : 11:03

Bagerak hilero antolatzen dituen hitzaldiak dira Asteazken Kulturalak. Gaur abortuari buruz aritu da Miren Aranguren Bilgune Feminista eta Emagin elkarteko kidea. Hona hemen kronika laburra eta hainbat gogoeta.

Lehen aldia da Asteazken Kulturaletako hitzaldi bat Koldo Mitxelenaren KMK Zuzenean erabiliz jarraitzen dudana. Ez dut uste aukera honen berri jende askok duenik eta horretan KMK-k publizitate handiagoa egin beharko luke. Azken kritika modura KMK-koei esan pena dela zuzenean soilik ikusteko aukera izatea, grabazioa jaisteko aukera ezarri beharko lukete, gutxienez denbora batez, pena da egiten den esfortzu horri zuku gehiago ez ateratzea.

Hitzaldiaz; egia esan ezin izan dut era jarraituan ikusi, baina hona zenbait datu deigarri (gutxienez niretzat).

Urtean 3500 abortu egiten dira hego Euskal Herrian (Iparraldeko daturik ezin jaso denak Frantziakoekin "batera" daude eta). Asko ote dira? Gutxi? Egia esan ez nuke jakingo esaten. Horietatik %95a klinika pribatuetan egiten da (publiko gehienetan kontzientzia eragozpena zabalduegia dago eta). Era berean, %95a amaren osasuna arriskuan dagoelakoan egiten da, beste bi "aukera" daude abortua delitu ez kontsideratzeko: fetoaren maformazioa eta bortxaketa. Azken "aukera" honi buruz asko hitz egin zen. Bortxaketa argudiatuta z da abortu bakar bat egin; arrazoiak: lotsa, beldurra, 12 asteko epea duelako soilik...Azkenean erosoena amaren osasun psikologikoa arriskuan dagoela argudiatzea da (horregatik %95). Erosoena emakumearentzako baina baita bere ingurune eta batez ere jendartearentzako. Gazteak edo eta etorkinak dira abortu gehien dituzten emakumeak, ziurrena sexu hezkuntza oker baten erruz, ikuspegi sanitarioegia duelako eta ez dagoelako emakumeen beharretara enfokatua.

Azken finean abortua gaur egun ere tabua izaten jarraitzen duela (nork esaten du Nik abortatu dut! denok gutxienez arraro begiratuko ez dugunaren beldurrik gabe?). 30 urte igaro arren oraindik ere mugimendu feministak eskaera berdinak ditu abortuarekiko, baina galdera tarte interesgarrian (galderak baino gogoeta tartea izan da) atera den bezala, gaur egun garai hartan zuen baino aldarrikatzaile gutxiagorekin lege onarpen partzialarekin jendartearen gehiengoak bere kontzientzia lasaitu duelako.

Abortua emakumearen eskubidea izan arte jendartearen arazo izaten jarraituko du estali nahiko dugun arren.

Zorionak Bagerari Asteazken Kulturaletako gaiak egunerokotasun handikoak izatea lortzen duelako. Ea datorren hilekoa kontatzerik dudan.

Erantzun

Sartu