Teknologia albisteak

Europako argitaletxe txiki eta ertainak aro digitalean: teknologia eta enpresa berrikuntza

Erabiltzailearen aurpegia
Gipuzkoaeuskara.net
2009-04-13 : 14:04

Europar Batasunak galdeketa bat abiatu du argitaletxe txiki eta ertainen artean, berrikuntzarako oztopoez eta jarduera molde berriez.

EBko Batzordeak argitalpen sektoreko (liburuak, egunkariak, aldizkariak) enpresa txiki eta ertainentzako galdeketa bat zabaldu du lehenengoz. EBko 27 herrialdeetan oro har, argitalpen sektoreak 700.000 bat lanpostu ditu, 80.000 inguru enpresatan banaturik, gehientsuenak enpresa txiki edo ertainak. Galdeketak jaso nahi du enpresa horiek nola ari ote diren erantzuten merkatuaren bilakaerari eta teknologia berriek ezarritako aldaketei.

Emaitzak lagungarri izango dira argitzeko zer egin ote daitekeen, EBren mailan eta herrialde bakoitzean, sektore hori indartzen laguntzeko, zailtasun ekonomikoen aro honetan.

Galdeketa webgune honetan dago:
Interactive Policy Making - Online Consultations

Erantzun

Sartu